Eguzkik ohartarazi du ibaiak “garbitzea” ez dela uholdeak saihesteko irtenbidea

  • Euriteen ondorioz ibaiek ezinbestean gainezka egiten dutela gogorarazi du talde ekologistak, prozesu naturala delako. Gomendatu dute inguru horietan ez eraikitzeko eta ibaien ibilgua desbideratzen duten proiektuak ez egiteko. Barakaldoko Gorostiza eremuaren uholde-arriskuaz ohartarazi dute.


2021eko abenduaren 06an - 10:59
Azken eguneraketa: 12:02
Barakaldoko Gorostiza auzoak urak hartzeko arriskua duela ohartarazi dute. / Argazkia: 2008an izandako uholdeak, Barakaldon.

Azken asteetan izaten ari diren euri jasen eta uholdeen harira, Eguzki talde ekologistak ohar batean argitu du uste okerra dela ibaiak “garbituta” uholdeak saihestu daitezkeela. Azaldu dute gizakiaren zaborra bai garbitu behar dela ibaietatik, baina ez daude ados uholde garaietan jendeak eskatzen duen beste garbiketarekin: ibaiak dragatzea (hondoan pilatutako materiala erauziz), ibaiertzeko landaredia moztea eta ibilguetatik hildako egurra kentzea.

“Garbiketa ibaiek berek egiten dute, eta garbitzeko mekanismo naturalak dira uholdeak”, jakinarazi dute. Zehaztu dute ibaia “ekosistema konplexu eta dinamikoa” dela; eurite garaietan gainezka egiten dute eta lehorteetan emaria gutxitzen da. Taldeak azpimarratu du hildako egurrek eta korronteak eramandako sedimentuek elikatzen dutela ibaia.

Eraikuntzak arrisku eremuetan

Eguzkiren esanetan, arazoa da “urpean gera daitezkeen eremu” gisa izendatutako lurretan eraiki egiten dela. Barakaldoko adibideak aipatu dituzte: esaterako, ohartarazi dute Gorostiza auzoa urak hartzeko arrisku larrian egon litekeela. Castaños ibaia igarotzen da bertatik, eta duela hamarkada batzuetatik gainezka egiten du eurite handiak daudenean. Txaletak eraiki zituzten ingurua, hain zuzen, “10 urteko uholde-arriskua” duen eremua da.

Gainera, alboan dago Gorostizako urtegia, zeina ireki egiten baitute euri-jasa handiko garaietan, eta uholde-arriskua Megapark sarreraraino zabaltzen da. Halaber, salatu dute Castaños ibaiaren azpian tunel bat eraikitzea aurreikusi dutela Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea proiekturako, eta horrek ibaiaren ibilgua desbideratuko lukeela, eta arriskua handitu. Eguzkik gomendatu du urak hartzeko arriskua duten eremuetan ez eraikitzeko, hala nola Kadaguaren bokalean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uholdeak
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak ere hondamendi eremu izendatzeko eskatuko dute

Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.


2022-08-29 | Leire Artola Arin
Ekainetik gutxienez mila pertsona hil dira Pakistango uholdeen eraginez

Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.


Eguneraketa berriak daude