2014ko martxoaren 10ean izan zen, Guardia Zibila Jaizkibelgo tiro eremu militarrean itsas bengala batzuk deuseztatzen ari zela, sutea eragin zuten. Hiru guardia zibil auzibidean sartu zituzten, baina azkenean ez da epaiketarik izanen, Eguzkik zabaldu duenez.
Akusazioak urte bateko kartzela-zigorra eta isuna eskatu zituen bakoitzarentzat, baina azken buruan ez da epaiketarik egingo. Eguzki talde ekologistaren hitzetan, guardia zibilak errugabetuta geratu dira.
Eguzkik Fiskaltzari egotzi dio erabakia, baita Gipuzkoako Foru Aldundiak amore eman duela aditzera eman ere. Talde ekologistak azaldu du zergatik dagoen erabakiaren aurka:
– Bost urteotan egin diren diligentzien bitartez, guztiz frogatutzat jo daiteke sutea salatu bezalaxe sortu zela.
– Fiskaltzak lehen unetik beretik akusatzeari uko egin zion arren.
– Bildutako frogek erakutsi dutenez, sutea zuhurtziagabetasun baten ondorio izan zela garbi dago. Ostera, ez dago argi zuhurtziagabetasun horren larritasunak erantzuleentzat ondorio penalik izan dezakeenik.