EHZ

Izen berriak EHZren programazioan: Liher, Gatibu, Vapa, Arima, Kuma No Motor eta Aho Zakil Konexion

  • Aurten ere Iparraldeko ikastetxeetan euskal kulturaren inguruko saioak antolatu dituzte, gazteei festibalaren baloreak transmititzeko asmoz. Ekainaren 1ean iragarriko dute programazio osoa, eta aurresalmenta maiatzaren 31 arte egongo da irekita.


2023ko maiatzaren 12an - 11:16
Ekainaren 1ean iragarriko dute programazio osoa, hitzaldi eta mahainguruekin batera. (Argazkia: EHZ)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Izen berriak iragarri ditu Euskal Herria Zuzenean festibalak: Liher, Gatibu, Vapa, Arima, Kuma No Motor eta Aho Zakil Konexion. Talde horiek ere Irisarrin izango dira ekainaren 30etik uztailaren 2ra, EHZk maiatzaren 11ko prentsa oharrean jakinarazi dutenez. Ekainaren 1ean iragarriko dute kultura programazio osoa, hitzaldi eta mahai-inguruen egitarauarekin batera. 

Martxoan aurreratu zituzten 27. edizio honetan parte hartuko duten lehen taldeak; Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare. Apirilean iragarri zutenez, Willis Drummond, MICE, aKats eta Soulfly taldeak ere egongo dira, beste hainbaten artean.

Ikastetxeetan, euskal kulturaren transmisioaz

Aurten bigarrenez saio pedagogikoak egingo dituzte Iparraldeko lizeoetan. Euskal kulturaren eta ikusgarritasunaren inguruko saioak antolatu dituzte 300 ikasle ingururentzat: "Auzolanean eraikitzen den festibal honen baloreak gazteei transmititu eta iraganetik gerorako bidaia eskaini nahi diegu".

Sarrerak eta laguntzaileen izen-emateak webgunean

Aurresalmenta irekita dago jada EHZ-ren webgunean, eta maiatzaren 31 arte 50 eurotan egongo dira salgai hiru eguneko bonoak. Hortik aurrera, 60 euro balioko dute. Egunez eguneko sarrerak, berriz, ekainaren 1etik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Horrez gain, antolatzaileek adierazi dute aurten ere 400 laguntzaileren beharra dutela festibala aurrera eramateko. Laguntzeko prest dagoenak ondoko formularioa bete beharko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


Kronika
Segitzen dugu oraino

Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]


2025-07-01 | Dani Blanco
ARGAZKIAK | EHZ, lurraren erritmora

[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


Badator EHZ: aurtengo berrikuntzak, informazio praktikoa, ordutegiak, erasoen aurkako protokoloa...

Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.

ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]


2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
“Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea”

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


Eguneraketa berriak daude