EHZ festibalak 27. edizioa ospatuko du ekainaren 30etik uztailaren 2ra; laugarren urtez, Irisarrin. Aurre-salmenta epea zabaldu dute martxoaren 12ra bitartean.
Lehen musika talde baieztatuen berri eman du asteburuan EHZ festibalak: beraz, besteak beste Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare izango dira Irisarrin ekainaren 30etik uztailaren 2ra.
Musikaz gain, kultur eskaintza zabala izaten da urtero festibalean eta bestelako arte diziplinek ere lekua izaten dute egitarauan, hala nola antzerki, zirku eta dantza ikusgarriek. Horien artetik, dagoeneko iragarri dute bat: Ertza dantza konpainiaren Otempodis emanaldia.
Azken urteetako ildotik segitzen dutela azpimarratu dute antolatzaileek, ahal bezain beste musika estilo oholtzara eramanda eta askotariko doinu eta adierazpenak ezagutarazita, sorkuntza berriei plazak eskaini asmoz. Datozen asteetan iragarriko dituzte sortzaile gonbidatu gehiago.
"EHZ, etengabe azalberritzen"
Lelo eta aldarrikapen horixe bera hartu dute festibalaren sustatzaileek, iraganeko eta egungo belaunaldien elkarlana egon badagoelako eta "EHZ etengabe azalberritzen" joan delako bide horretan. "Sugea bezala, sigi-saga segitzen du bere bidea EHZk: Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik iragan ondotik, aurten, laugarren urtez, Irisarrin", adierazi dute.
Formatuari eutsi
Pasa diren edizioetako eredu berari eutsiko diote aurten ere. Irisarriko plazan, egunez eta dohainik, askotariko animazio, zirku eta emanaldiez gozatu ahal izango da, eta bertan izango da haurren txokoa ere. Kultur etxean, Ospitale deiturikoan, "gaur egungo erronka eta premien" inguruko hitzaldiak, mahai inguruak eta tailerrak izango dira, eta arratsaldean pentzean izango dute segida kontzertuek. Azken hori bai, ordainduta. Kanpaldia egiteko lekua alboan egongo da.
Aurre-salmenta zabalik
Datozen asteetan izen gehiago iragarriko badituzte ere, sarrerak erosteko moduan dira jada. Lehen bonuak zabaldu ziren iragan abenduan, baina atzera ere zabaldu dute eta segituan itxiko da berriz, martxoaren 12an. Hiru egunetarako sarrerak 40 euroan daude salgai ehz.eus atarian; apirilean ekingo diote berriro sarrerak saltzeari, ordurako talde gehiago iragarrita; eta egunez egunekoei helduko diete azkenik.
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]
[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.