Hiru langile ospitaleratu dituzte Iurretan gertatutako lan istripu baten ondorioz

  • Langileak garbiketa lanetan ari zirela, substantzia toxikoak arnastu dituztela uste da.


2019ko azaroaren 26an - 12:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, astelehenetik astearterako goizaldean, 04:30ak aldera gertatu da lan istripua. Iurretako (Bizkaia) Smurfit paper-fabrikan, lantegia garbitzen ari zirela, langileak substantzia toxikoak arnastu dituztela uste da.

Hasiera batean bi langile eraman dituzte Galdakaoko ospitalera. Hirugarrena anbulantzian artatu dute hasieran, baina hau ere ospitalera bideratu dute azkenik.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.