Itxaro Borda: "Frantzian oraindik zaila da homosexual gisa azaltzea, ghettoetan ez bada"

  • Frantziako Estatuan gaur onartu dute sexu berekoen arteko ezkontza ahalbidetzen duen legea. Gai honen harira, erabakia ofiziala izan aurretik, Itxaro Borda idazlea elkarrizketatu zuten Euskal lrratietan asteartean.


2013ko apirilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Itxaro Borda elkarrizketatu dute Euskalirratietan, sexu bereko ezkontzaren legearen harira (argazkia: eke.org)

“Otsailaren 12an Parisko Asanblada Nagusian legea eztabaidatzen hasi zirenetik, istilu asko egon da Frantziako kaleetan gai honen inguruan”, dio idazleak. “Homosexualak eta horien aldeko politikari nahiz herritarrak plazara ateratzera bultza ditu gai hau azaleratzeak; baina homofobia ere modu desorekatu batean hazi da, eta batzuen eta besteen manifestaldi asko gatazkekin amaituak izan dira”.

“Betidanik sexu berekoen ezkontzaren aurka agertu diren alderdi politikoetako kideek hedabide neoliberalak erabili dituzte gizartean biktima gisa azaltzeko” adierazi du. Frigide Barjot humoristaren paperak ere homofobia hauspotzeko balio izan duela azaldu du. “Jakinda, gainera, Karl Zero kazetariaren koinata eta Le Penen laguna dela, eskuineko sinestun horiena alegia, litekeena da bere diskurtsoa plazak homofobiaren aldekoek okupatzera bideratua egotea”.

Legeak onartua izateko duen aukera handiaren aurrean pozik agertu da Borda. Hala ere, “beharbada 2017az geroztik, eskuinak berriz ere boterea eskuratzen duenean (eta menturaz izanen da), kontseilu konstituzionalera eramango dute lege hau berriz ere, deuseztatzeko asmoz”, esan du kezkaturik.

Homosexualitatea Frantziako kaleetan gero eta gai irekiagoa den arren, pertsona publiko homosexual gehienak gizonezkoak direla aipatu du idazleak. “Lesbianak ia ikusezinak dira. Badaude gutxi batzuk, politikariren edo musikariren bat, baina Frantzian oraindik zaila da homosexual gisa agertzea ghettoetan ez bada”.

Euskal Herrian dagoen homosexualitatearen egoeraz mintzatu da ostera. “Hemen ez dugu beharrezko ikusten gai horiei buruz publikoki hitz egitea. Baina Audre Lorde poetak esan bezala, ‘isiltasunak ez zaitu salbatu’; eta uste dut Euskal Herrian eta euskaraz ere homosexualitateari buruz isilik mantentzeak ez gaituela salbatzen”.

“Uste dut garrantzitsua dela ‘lesbiana naiz’ edota ‘gay naiz’ normaltasunez esatea, bai familiari, bai lagunei, baita lan munduan ere” gaineratu du. “Eta uste dut alde horretatik gayen arteko ezkontza baimentzeak halako normaltasun bat jarriko duela gure harremanetan, Euskal Herrian barne”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


Eguneraketa berriak daude