Iturrietako mendietan eraiki nahi duten parke eolikoaren aurkako mendi martxa egingo dute larunbatean

  • Uztailaren 18an mendi martxa egingo dute Aguraingo Latsarri Gaztetxeko eta Mendiak Aske plataformako kideek Iberdorlak inguruko mendietan eraiki nahi duen parke eolikoaren aurka protestatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 16an - 09:09
Onraitako dorre meteorologikoa erakitzeko lanak (Argazkia: EH Bildu Araba)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iturrietako mendietan parke eoliko erraldoi bat eraiki nahi du Iberdorlak, Energiaren Euskal Erakundearen babesarekin. Duela hilabete batzuk Lautadako eta Mendialdeko bizilagunak proiektuaren kontra antolatzen hasi ziren, herrietan asanbladak burutuz eta "Mendiak aske" plataforma sortuz.

Larunbat honetan, uztailak 18, Aguraingo Latsarri Gaztetxeak makropriektuaren aurkako mendi martxa antolatu du "Mendiak aske" plataformarekin elkarlanean. Martxa goizeko 9:00etan abiatuko da Alaitza herritik, San Juan portua igo eta Egileor herrian bukatuko da eguerdiko 13:00etan. Latsarri Gaztetxeak, konfinamenduaren ostean abiatutako "Latsarri fasea" egitarauaren baitan antolatuko du mendi martxa.

Parke eolikoari aurkakotasuna

Iragan urte amaieran Lautadako eta Mendialdeako hainbat herritan "Iturritako mendien aldeko asanbladak" osatu zituzten bertan eraiki nahi duten parke eolikoaren proiektuaren etetea eskatzeko. Proiektu horren baitan Arraia-Maeztuko Onraita herrian 82 metroko dorre meteorologikoa altxatu zuten azaroan eta haserrea piztu zuen herritarren artean.

Sabotaje batek behera bota zuen 82 metrotako dorrea urtarrilean. Dorrea ez zen berriro altxatu EH Bilduk obra lizentzia baliogabetzea eta lanak gelditzea eskatu baitzuen Arabako Batzar Nagusietan, hau eraikitzeko prozedura guztiz baliogabea zela ondorioztatuta. Arraia-Maeztuko udalak errekurtsoa onetsi du orain eta dorrea ez da berriro altxatuko, parke eolikoaren proiektuak aurrera jarraitzen du ordea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Talde ekologistak:
"Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko"

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-02 | Garazi Zabaleta
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]


2025-07-01 | Euskal Irratiak
Hendaiako azken berdegunean 250 bizitegi eraikitzeko proiektuak eztabaida piztu du

Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko "bandera beltz" nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


Eguneraketa berriak daude