Itunpeko eskolen gainkontzertazioaren aurka eta hezkuntza publikoaren aldeko borroka

  • Euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa eta zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketari egokitu behar dira.

Steilas
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 26an - 11:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken asteetan berriro jarri da mahai gainean euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa, zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketa berriari egokitu beharra dagoelako. Eztabaida horren baitan, aipatzeko modukoa da Bermeoko eskola publikoaren familia elkarteak hartutako bidea, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza arduradunei neurrizko eta legezko ituntzearen egokitzapena egitea aldarrikatuta. Haien mobilizazioaren berri emateko elkarte kide Biotza Unanue elkarrizketatu dugu.

Ostean, gai horri heltzeko azterketa orokorra egin dugu, hainbat herritako datuak emanez, publiko eta itunpekoaren desoreka bereziki larria delako euskal hiri gehienetan. Euskal alderdi politiko ia denek legez kanpoko egoera segregatzailea betikotzeko hautua hartu zuten. Baina martxoaren 5ean hasi beharreko onarpen prozesuan ezusteko faktore bat agertu da orain. Publikoa eta pribatua parekatzen duen ordenazio eta planifikazio dekretua baliogabetu berri du Euskal Auzitegi Nagusiak, ondorio moduan, besteak beste, gelak ituntzeko gutxieneko ikasle ratioak 17ra bueltatu dira.

Gaurko saioa bukatzeko, ARGIA atalean filosofia irakaslea eta hezkuntza publikoaren aldeko ekintzailea den Tere Maldonado elkarrizketatu dugu, Biraka jarraitzen du gurpilak artikuluan aipatutakoa gogora ekartzeko. Hezkuntza Legea ekarri zuen orain dela bi urteko akordiotik abiatuta, eskola pribatuaren betikotzearen inguruan solastatu dugu Maldonadorekin, zehazki digitalizazioaren aroan Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sistema enpresa multinazionalen esku uzteko joeraz. Hezkuntza publikoaren alde borrokatzeko HezkuntzArtea kolektiboa aurkeztu berri du Maldonadok beste kideekin batera.


Irakurri gehiago: Hezkuntza Gizartea
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.