Itsasoko lupia kopurua drastikoki jaisten ari dela ohartarazi dute

  • Lupia espeziearen kantitatean jaitsiera oso azkarra dela eta, premiazko neurriak hartzea beharrezko dela ohartarazi dute kontserbazionistek. 


2015eko uztailaren 10an - 12:43
Lupia espeziearen kopuruan jaitsiera oso azkarra ematen ari dela salatu dute

Espeziearen egoera larria da. Itsasoko Kontserbazio Elkarteak (ingelesez MCS) adierazi du herrialdeen arteko akordiorik lortzen ez bada, lupiaren arrantza denbora baterako debekatzeko aukera dagoela.

Iaz, Itsasoaren Esplorazioaren Nazioarteko Kontseiluko (ingelesez ICES) zientzilariek lupiaren arrantza %80 murrizteko deia egin zuten, espeziaren jaitsiera azkarrak geldiarazteko. MCSk, gainera, Atlantikoko ipar-mendebaldeko lupia kantitatea 2010az geroztik errekuperatzeko zaila izango den mailaraino jaitsi izana salatu zuen.

Europar Batasuneko estatuak arrantza komertzialean murrizketak egiteko adostasun batera iritsi badira ere, ICESek ezarritako %80ko murrizketatik oso urrun gelditu dira.

Samuel Stone, MCSko arrantza ofizialak adierazi du eskatutako neurriak urgentziaz hartzen ez badira, arrain “ospetsu eta garrantzitsu honen kolapsorantz” zuzenean joanen garela. Akordiorik lortu ezean, esan du Stonek, “lupiaren arrantzaren inguruko moratoria beharrezkoa izanen da etorkizun hurbilerako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrantza
Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin

Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.


Bi arrantzale desagertu dira Ziburun, itsasontzi bat hondoratuta

Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.


Arrantzale asko ezin bozkatu geratuko dira datozen hauteskundeetan ere

Bai hauteskunde egunean, bai posta bidez botoa eskatu ahal izateko epean itsasoan direlako, arrantzale asko ezin bozkatu geratzen dira hauteskundeetan. Telematikoki bozkatu ahal izan dezaten legea aldatu bitartean, oraingoan ere abstentzionisten zerrendan sartuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude