Itsasoan hilabete desagertuta zeramaten 180 errefuxiatu rohingya Indonesian lehorreratu dira

  • Aurten iaz baino sei aldiz rohingya gehiago dira Bangladeshko errefuxiatu esparruetatik itsasoz ihes egin dutenak, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzaren arabera. Rohingyak Myanmarren jasandako jazarpenagatik migratzera behartua izan den estaturik gabeko nazioa da. Bangladeshen baldintza okerretan eta pilatuta bizi dira ia milioi bat, eta handik ihes egin nahian, aurten 200 inguru hil dira itsasoan.


2022ko abenduaren 27an - 13:56
Azken eguneraketa: 15:19
Mugarik Gabeko Medikuek salatu dute Bangladeshko errefuxiatu esparruetan ez dagoela osasun berme egokirik. / Argazkia: Anadolu Agency
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ia milioi bat Rohingya bizi da Bangladeshko hego-ekialdeko errefuxiatu esparruetan, Cox’s Bazar eskualdean, Myanmarren sufritutako jazarpen eta diskriminaziotik ihesi; besteak beste, armadaren erasoen biktima dira eta Herritartasun Legeak ez die onartzen Myanmarko herritartasuna rohingyei. Munduan errefuxiatu gehien biltzen dituztenen artean daude Bangladesheko eremu horiek, eta gehiegizko biztanleriaren ondorioz, osasun baldintza okerretan bizi direla salatu dute Mugarik Gabeko Medikuek.

Nazio Batuen Erakundeko errefuxiatuen aferaz arduratzen den UNHCR taldeak asteburuan jakinarazi du aurten iaz baino sei aldiz gehiago direla Bangladeshko esparruetatik itsasoz ihes egiten duten rohingyak. Aldi berean, itsasoan hildako edota desagertutako kopurua azken urteetan ikusi gabeak dira: 200 inguru izan dira, NBEk bildu dituen datuen arabera.

Azken egunetan, erakundeak nazioarteari neurriak exijitu dizkio, hilabete desagertuta zeramaten 180 rohingyak Indonesian lehorreratu ostean. Igandean, halaber, Bangladeshko errefuxiatu esparruetatik zetozen beste 57 iritsi ziren Indonesiara. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!