Italiako lehen ministroak dimisioa aurkeztuko du

  • Gehiengo parlamentarioa galdu ondoren, Italiako lehen ministro Mario Draghi-k bere dimisioa aurkeztuko du uztailaren 21ean. Draghik berak eman du dimisioaren berri uztailaren 20an Italiako Diputatuen Kongresuan.

Mario Draghi bere dimisioa aurkeztuko duela esaten. Argazkia: Italiako Gobernuaren bideo batetik hartua.

2022ko uztailaren 21ean - 10:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kongresuan eman du dimisioaren berri uztailaren 20an: ostegun honetan Sergio Mattarella Italiako estatuburuari aurkeztuko dio bere dimisioa Mario Draghi lehen ministroak. Parlamentuan zuen gehiengoa galdu du Draghik, izan ere, aurreko astean krisia sortu zen koalizioko kide batek –M5S– konfiantza mozioan ez zuelako bozkatu. 

Krisiaren ondorioz galdu du gehiengoa lehen ministroak eta bere dimisioa aurkeztera bultzatua ikusi zuen bere burua. Mattarella presidenteak ordea ez zuen dimisioa onartu eta Parlamentuan soluzio bat bilatzera bultzatu zuen. Asteazkenean, soluzio bilaketa horretan lanean zebiltzan bere kargua utziko duela jakinarazi zuenean. Gaur eguerdiko 12:00tan ekingo diote berriro ere Diputatuen Kongresuan soluzio bilaketari.

Dimisioa Diputatuen Kongresuan

Draghik Diputatuen Kongresuko sesioa bertan behera geratzea eskatu du, estatu buruari bere dimisioaren berri ematera joatekoa zelako. Horregatik hauteskundeak behar baina lehenago egitea espero da. 

Hala ere, baliteke Draghik aurreko asteko erantzun berdina jasotzea, koalizioa berreraiki behar duela alegia. Erantzun hori jaso zuenean aurreko astean, Senatura jo zuen baina bere gobernuko hiru kideren babesa galtzen amaitu zuen, Silvio Berlusconiren Forza Italia (FI) alderdi kontserbadorearena, Matteo Salviniren eskuin muturreko Ligarena eta Giusepe Conteren 5 Izar Mugimendu populistarena (M5S). Dena dela, krisiari soluzioa aurkitzea zaila izango da M5S eta eskubiaren arteko liskarrarengatik.

 

Eguneraketa berriak daude