"Zer moduz dago eskaria?" galdetu dio Glovok istripua izan duen langile bati

  • "Zer moduz dago eskaria?", galdetu zion enpresak banatzaileari, azken horrek auto batek harrapatu zuela abisua eman eta gero. "Ez dakit, ezin naiz altxatu", erantzun zuen riderrak; "produktuaren argazki bat bidaliko didazu?", jarraian Glovok.


2019ko abuztuaren 01an - 09:11

Yanina Otero kazetariaren txioei esker ezagutu da larunbatean Argentinan gertatutakoa. 63 urtetako garraiolaria pizza bat banatzen ari zen bizikletaz auto batek jo zuenean. Kazetaria bertan zen, eta larrialdi zerbitzuetara deitu zuen. Bitartean, gizonak telefonoz abisu eman zion enpresari. Hona Glovoren eta langilearen arteko app bidezko elkarrizketa:

- Zer egoeran dago eskaria? Entregatua izateko baldintza onean ala txarrean?

- Ez dakit, ezin naiz altxatu.

- Itxaron une batez mesedez (...) Ernesto, produktuen argazki bat bidaltzerik izango zenuke mesedez?

- Ez, ezin naiz mugitu.

- Prozeduraren parte da. Mesedez, argazkia bidali beharko zenuke eskaria ezeztatu ahal izateko.

- Ezinezkoa mugitzea.

Kazetariaren kontakizuna ez da hor amaitzen. Anbulantziaren zain zeudela, eskaria egin zuen bezeroa agertu zen: "motorraren kutxa ireki zuen, eta pizza eraman zuen. Guk hor jarraitzen genuen, anbulantziaren zain. Beldurgarria.".

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Plataformen kapitalismoa
Riderren lan eskubideak bermatzen dituen direktibaren alde egin du Europar Batasunak

Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.


2022-10-27 | ARGIA
Uber, Deliveroo, Bolt… plataformak erasoan ari dira Europak haien langileen eskubideak hobeto arautu ez ditzan

Multinazionalen Behatoki europarrak –Observatoire des Multinationales, deitura ofizialean– txosten berri batean erakutsi duenez, Uber, Bolt, Deliveroo eta gisako beste banaketa plataforma berri erraldoiak presio egiten ari dira Europar Batasunak aldatu behar duen... [+]


2022-09-22 | El Salto
Lehen isun handia ezarri dio banaketa enpresa bati Espainiako Rider Legeak

Espainiako lan-ikuskaritzak 78,9 milioiko isuna jarri dio Glovori, 10.000 autonomo faltsu baino gehiagori langile gisa alta ez emateagatik.


Glovoren aurkako epaiketa: kontraturik ez langileentzat, zigorrik ere ez enpresarentzat

Iruñeko Justizia Jauregian hasi da Gizarte Segurantzaren Glovoren kontrako epaiketa, langileak autonomo bezala kotizatzera behartu dituelako. LAB sindikatuak salatu du multinazionalak "erabateko zigorgabetasuna" izaten jarraitzen duela, bere jokabidearen... [+]


Eguneraketa berriak daude