Uber, Deliveroo, Bolt… plataformak erasoan ari dira Europak haien langileen eskubideak hobeto arautu ez ditzan

  • Multinazionalen Behatoki europarrak –Observatoire des Multinationales, deitura ofizialean– txosten berri batean erakutsi duenez, Uber, Bolt, Deliveroo eta gisako beste banaketa plataforma berri erraldoiak presio egiten ari dira Europar Batasunak aldatu behar duen zuzentarauan ez daitezen jaso haien langileek eskatzen dituzten kontratazio baldintzak. Azken hilabeteetan asko indartu duten lobby lan horretarako nagusiki erabiltzen dituzte bi enpresa-elkarte, zenbait lobby- agentzia eta baita think tank batzuk ere, neutral-itxurak egin arren konpainien intereseko azterlanak argitaratzen dituztenak.


2022ko urriaren 27an - 11:46
Lora Verheecke: "Plataformen arabera, beren langileek oso lan-baldintza onak dituzte, soldata oso onak, eta oso pozik daude aurkitu duten lanarekin". (Argazkia: Camarero 10)

Multinazionalen Behatokiak Uber Files 2 txostenean azaldu duenez, Europar Batasunaren hiriburu administratiboa den Bruselan aspalditik ari dira gogor lobby lanean plataforma konpainia berriak, taxi zerbitzuetan, janarien eta bestelako gaien banaketan jarduera ekonomikoa hankaz gora jarri dutenak. Herritarren jada eguneroko errutinetan barneratuak dituzten Deliveroo, Uber, eta gainerakoek harreman estuak dauzkate Europako agintariekin; zehazki, plataformek Frantziako lehendakari Emmanuel Macronekin daukaten harremana aipatu izan da askotan.

Baina azken hilabeteotan, 2021eko abenduan Ursula von der Leyenek adierazi zuenetik plataformen gaia agenda politikoan sartzea, nabarmen handitu da konpainia horien lobby lana.  Izan ere, 2021ean Europako Batzordea hasi zen aztertzen plataforma digital berriok eta beren langileei ezartzen dizkieten lan-baldintzak, sektore garrantzitsu honentzako zuzentarau berri bat erabakitzeko bidean. Edozein lege aldaketa beren interesentzako mehatxu suertatu daitekeenez, lobbygintzan sartutako diru eta indarrak ugaritu dituzte plataformok, nagusiki Uber, Deliveroo, Bolt, Wolt, Free Now, Delivery Hero eta Glovok.

Zenbakiak gordin mintzo dira. Europako Batzordea, legea idazteko fasean, ehun aldiz baino gehiagotan bildu zen plataformetako ordezkariekin. Eta plataformok fase horretan biderkatu egin dituzte lobbygintzan egindako inbertsioak, lobbyek beren lanaz publiko egin duten informazioaren arabera. Wolt konpainiak, elikagaiak eta ondasunak entregatzeko Finlandiako plataforma batek, 2020an lobby operazio bakar bat deklaratu zuen Bruselan; aurten jada beredatzi badaramatza.

“Baina hori –idatzi du Lora Verheeckek Multinazionalen Behatokiaren webean– ez da icebergaren muturra baizik.  Izan ere, txostenak biltzen ditu Europako Batzordearen dokumentu ofizialetan eta Europako presio-taldeek publiko egiten dituzten datuak; horregatik, txostenak ez du plataformen eraginaren irudi osoa ematen”. Hasteko, badira abokatu kabinete handiak –Linklaters aipatzen du adibidetzat Behatokiak– Bruselan lobbygintzan ari direnak Europako Gardentasunerako Erregistroan jarduera hori .

Lora Verheeckek laburbildu ditu Europako zuzentarau berriaren aurrean plataformek eta haien interesak defenditzen dituzten lobby-taldeek darabiltzaten argudioak: “Batzordeko funtzionarioekin eta liderrekin izandako bilera ugarietan, behin eta berriz errepikatu izan dituzte argudio berberak. Uber eta gainerako plataformen arabera, beren langileek oso lan-baldintza onak dituzte, soldata oso onak, eta oso pozik daude aurkitu duten lanarekin. Multinazionalek badute beste argudio oso maite bat krisi ekonomikoaren garaiotan: lan-xantaia. Uberren zuzendari exekutiboak bere finantzatzaileen aurrean onartu zuen enpresak irabaziak lor zitzakeela beharginei lan-kontratuak eskainita ere; alabaina, Europako Batzordeari esan zion bere Europako lege berri batek langileoi eskubide sozial gehiago eta soldata hobeak eskaintzen badizkie, 50enpresa handi galtzea eragingo duela. Azken finean, plataformak ez dira beste industria batzuetatik oso desberdinak legea beren interesen mende jartzen ahalegintzeko garaian. Horregatik erabiltzen dituzte [beste industrien] lobby-metodo berdinak. Europako patronal handiek bezala –eta Uber horien horietako baten, BusinessEuroperen, kide da– plataformek ere eskatzen dute beraiek izatea jarriko dizkiotenak bai arauak eta bai jokabide-kodeak beren buruari, inolako mugarik gabe eta arauak ez betetzekotan ez auzirik eta ez zigorrik gabe”.

Plataformetako banatzaileak borrokan Tolosako karrikan 2020an. (Argazkia: La Depeche du Midi)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Plataformen kapitalismoa
Riderren lan eskubideak bermatzen dituen direktibaren alde egin du Europar Batasunak

Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.


2022-09-22 | El Salto
Lehen isun handia ezarri dio banaketa enpresa bati Espainiako Rider Legeak

Espainiako lan-ikuskaritzak 78,9 milioiko isuna jarri dio Glovori, 10.000 autonomo faltsu baino gehiagori langile gisa alta ez emateagatik.


Glovoren aurkako epaiketa: kontraturik ez langileentzat, zigorrik ere ez enpresarentzat

Iruñeko Justizia Jauregian hasi da Gizarte Segurantzaren Glovoren kontrako epaiketa, langileak autonomo bezala kotizatzera behartu dituelako. LAB sindikatuak salatu du multinazionalak "erabateko zigorgabetasuna" izaten jarraitzen duela, bere jokabidearen... [+]


Papergabeen lan-indarraren xurgapenari esker ere dabiltza aitzina banaketa plataformak

Hainbat ikerketa kazetarik plazaraturikoa baieztatu du Bruselako Enpleguaren Ikuskaritzak: guneka, plataforma numeriko erraldoientzat dabiltzan banatzaileen erdia baino gehiago papergabea da. Flexibilitatea muturrera eramanik, langileen eskubideen bermea saihesteko tramankuluak... [+]


Eguneraketa berriak daude