Deszentralizazioa onartu ondoren istiluak Ukrainako Parlamentuan

  • Astelehenean Ukrainako Parlamentuak boterearen deszentralizazioa ekarriko duen Konstituzioaren erreforma proiektua baietsi du. Polizia eta manifestarien arteko istilu larrietan polizia bat hil da eta gutxienez beste 120 zauritu dira.  


2015eko irailaren 01ean - 12:52
Astelehenean Parlamentu ukrainiarraren aurrean istilu larriak izan ziren polizia eta manifestarien artean (Argazkia: RT)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Parlamentu barruan eztabaida gogorrak izan ziren eta eskuin muturreko alderdiak bozketa galarazten saiatu ziren.

Kieven jazo diren gertakarien harira, Serguéi Lavrov, Errusiako atzerri ministroak esan du istiluak Svoboda alderdi neonaziko kideek sortu dituztela, RT komunikabide Errusiarrak jaso duenez

Lavrovek gaineratu du ere “konstituzio erreforma honek aparteko estatusa” behar duela Ukrainako Donbaseko eskualdearentzat.

Erreformak hiru mailatako tokiko boterea aurreikusten du: eskualde, distritu eta komunitateetakoa. Ondorioz, komunitateek eskumen gehiago izango dute.

Petro Poroshenko Ukrainako presidentearen bozeramailearen esanetan, Ukrainako Donetsk eta Luganskeko eskualdeak ez dira legearen barnean sartzen. Lurralde hauen egoera beste lege batek arautuko duela esan zuen bozeramaileak.

Legeak Minskeko akordioak urratzen ditu

Erreforma honek Errusiako eta Ukrainako gobernuek 2015eko otsailean sinatu zituzten Minskeko akordioak urratzen dituela salatu dute, parlamentuan ez baita Donetsk eta Luganskeko ordezkapenik izan.

Minskeko Akordioak hamahiru puntu ditu, horien artean su etena Donbass guztian, gatazka guneko armamentu guztiaren deuseztapena eta erreforma konstituzionala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukraina
Eguneraketa berriak daude