Badira urte batzuk Iruñean igaro nuela asteburu bat. Urriaren 12a zen.
Harrituta ikusi nituen dozenaka latinoamerikar efemeridea ospatzen, kontzertu, txosna eta guzti. Zer pentsatua eman zidan: arbasoen menperaketa ospatu?! Konkistatuen asimilazio kulturala burutua da, pentsatu nuen. Amerikarren izaera, kultura (balioak, arauak, siniskerak, hizkuntza…) albo batera utzita, espainiarrek ezarritakoak bere egiten dituzte.
Genozidio deitzen zaio prozesu horri: herri baten, kultura baten, izaera baten, suntsiketari.
Ez dut urrun ikusten Espainiapeko euskaldunok ere urriaren 12a ospatuko dugun eguna, memoria guztiz galdurik. Gure arbasoak menpean hartu zituztela ahazturik
Eurokopan lehiatu dira gure bi menperatzaile, Frantzia eta Espainia. Azken horretan, Athletic eta Realeko zortzi jokalari. Espainiako selekzioaren kamisetak azaltzen hasi dira kaleetan. Finala ikusteko pantaila handia, Iruñean. Asimilazio neurriaren erakusleak. Guk ez bezala, Espainiaren garaipenak ospatzen ditu belaunaldi berriak: “Vamos!”. Futbolak emozioak pizten ditu, eta horiek arrazoiari gailendu egiten zaizkio. Bada arrazoiketarik ere: “Gureek Espainiarekin lehiatzen badute, ni ere Espainiarekin”. Nahiz eta jakin (?) Espainiak eta Frantziak gure ongizatea bermatzen zuen estatua ebatsi zigutela. Babesik gabe utzi gintuztela. Genozidioa praktikatzen dutela, gurekin. Ala ez dakigu? Konkistak eta genozidioak, urrunean soilik gertatzen direlako ustean bizi al gara?
Bada erresistentziarik: mendi korrikalariak, pilotariak… baina gure genozidioak aurrera darrai.
Futbolari zenbaitek uko egin diote euskal selekzioan parte hartzeari; selekzio arrotz baina ofizialetan aritzea nahiago dute. Zein mezu helarazten diete jarraitzaileei? Gureak baliorik ez daukala. Gure Herriak baliorik ez daukala. Genozidioa laguntzen dute.
Ez dut urrun ikusten Espainiapeko euskaldunok ere urriaren 12a ospatuko dugun eguna, memoria guztiz galdurik. Gure arbasoak menpean hartu zituztela ahazturik.
Ala, matematikak zehatzak izaki, Deulofeuk “Historiaren matematika”-n aurreikusten duena beteko al da? Hala bedi.
Bitartean, bihoakizue nire esker ona kontrakorrontean ari zaretenoi, batez ere euskaraz sortzen duzuen guztioi. Arnasa da guretzat, itolarrizko ingurune honetan.
Iñaki Idigoras Igartua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.