Baliteke Irlandako Gobernu berriak debekatzea Israelek Zisjordanian eta Golanen dauzkan kolonietako produktuen inportazioak. Horretara engaiatu ziren Sinn Fein eta Fianna Fail alderdiak, hots, azken hauteskundeetako bi indar politikoak.
Israelek Zisjordanian eta Golanen dauzkan kolonietako produktuen inportazioa eta beraz salmenta debekatzeko bidea gauzatu nahi dute Irlandako indar politiko nagusiek. Horretara gehiengoa izan behar lirateke gobernu berrian, jakinik bi alderdi nagusiak –Sinn Fein eta Fianna Fail– alde daudela.
Nazioarteko eskubideak urraturik eraikitako kolonietako produktuen inportazioaren debekua dakarren lege-proiektu bat daukate mahai gainean. Testu hori lege bihurtzeko asmoa berretsi du otsailaren 8ko hauteskundeetan irabazle atera zen Sinn Fein-eko Mary Lou McDonaldek. Fianna Fail alderdiko atzerriko arazoen bozeramaile izandako Niall Collinsek ere argiki hitz egin du behin baino gehiagotan. Tartean, ondoko adierazpena egin zuen: “Gobernuaren programa berrian egon behar du neurriak. Osasuna, etxebizitza, aterpegabeak, hainbat gai dauzkagu hemen Irlandan. Baina, Palestinari dagokion postura ere hautesleekin aipatzen dugu. Gai horri buruzko kontzientzia zorrotza dauka jendeak”.
Nazioartetik eta batez ere Europar Batasunetik jasoko duten presioari aurre egin behar diote lege-proposamenaren aldekoek. Hain zuzen, Israelek dauzkan kolonietako mozkinei begira boikot egitearen kontra da Europar Batasuna. Dena dela, sostengu handia du proposamenak: Fine Gael alderdiaz aparte, beste guztiak alde kokatu dira.
Sinn Feinek legea pasarazteko gehiengoa daukan ageriko da ondoko egunetan. Hain zuzen, otsailaren 8az geroztik, beste alderdiekin akordioak ezin adostuz dabil alderdi abertzale ezkertiarra. Bigarren eta hirugarren indar ateratako Fianna Fail eta Fine Gael alderdiek ez dute Sinn Feinekin lan egiteko gogorik. Hori horrela, ezkerreko alderdi ttikiei begira dago Mary Lou McDonalden alderdia. Negoziaketetan ekologisten alderdiari begira daude guztiak eta bilerak ditu azken horrek Sinn fein, Fianna Fail zein Fine Gaelekin.
Botoen %24,5 eskuratu zituen Sinn Feinek, lehen aldikoz, orain arte boterean egondako beste bi alderdien aitzinean pasaz. Parlamentuko bigarren indarra da: Fianna Fail alderdiak 38 diputatu dauzka, Sinn Feinek 37 eta Fine Gaelek 35.
Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.
Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]
Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.
LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.
NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.
Astearte eguerdian jakinarazi du Sidenorrek Israelekin harreman komertzialak etengo dituela. Ordu batzuk lehenago ELA, LAB eta ESK sindikatuek, BDZ mugimenduarekin batera, euskal enpresari eskatu diote gaur bertan Bartzelonako portutik Israelera irten den bidalketa bertan behera... [+]
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]
Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security S.L. segurtasun-enpresa kontratatu zuen apirilean. Horren aurrean, kexak aurkeztu dituzte dozenaka herritarrek Metro Bilbaoren bulegoetan, Bilbo-Palestina Herri Ekimena eta Nodo BDZ-Bizkaiak deituta.