Islandiak baztertu egin du Europar Batasunean sartzeko aukera

  • Islandiak Europar Batasunean (EB) sartzeko negoziaketak eten dituela iragarri du Gunnar Bragi Sveinsson herrialdeko Atzerri ministroak. Elkarrizketarako batzorde guztiak desegingo ditu Gobernuak eta ez da negoziaketa berriro abiatuko 2017an agintaldia amaitu arte. Arrantza kuoten inguruko adostasun ezak oztopatu du akordioa, zenbait hedabideren arabera.


2013ko irailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
(Argazkia: vilaweb.cat)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ministroaren hitzetan, Islandiako Gobernuak erabateko adostasunez hartu du negoziaketa bertan behera uzteko erabakia. Haatik, Europar Batasunean sartu ez arren, elkarren arteko komunikazioa hobetzen ahaleginduko direla azaldu du.

Koalizioan agintzen duen Gobernuak, negoziaketak etengo zituela agindu zuen hauteskunde kanpainan, eta herritarrek horretarako aukera eman zioten bozetan. Bost urteko iraupena izan dute EB eta Islandiaren arteko elkarrizketek, 2008tik, pasa den astean amaitu ziren arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Islandia
2016ko azaroaren 15
Katrín Oddsdóttir. Islandiako konstituzio berriaren egileetakoa
"Islandiako konstituzioaren testua ez da iraultzailea, egiteko prozesua ordea bai"

Eguneraketa berriak daude