“Islandiako konstituzioaren testua ez da iraultzailea, egiteko prozesua ordea bai”

  • 2008ko krisialdiaren ondoren, askotariko erreakzioak egon ziren munduko bazter askotan. Gehienetan herri mobilizazioek izan zuten garrantzia, sakoneko aldaketak eskatzen zituzten mugimenduak. Islandian prozesu eratzaile eta legegile batek hartu zuen erreleboa, eta herritarren neurrira egindako instituzioak aldarrikatu zituen. Prozesu horretan murgilduta dago Katrín Oddsdóttir.

Azaroaren 10ean Ametzagaiña taldeak, Iametzak eta ARGIAk antolatutako Euskarabildua jardunaldietan izan zen Oddsdóttir, Islandiako konstituzio berria idazteko erabili zen prozedura azalduz. (Arg.: Ale Goikoetxea)
Azaroaren 10ean Ametzagaiña taldeak, Iametzak eta ARGIAk antolatutako Euskarabildua jardunaldietan izan zen Oddsdóttir, Islandiako konstituzio berria idazteko erabili zen prozedura azalduz. (Arg.: Ale Goikoetxea)

2008ko krisialdiak gogor jo zuen Islandian. Bazegoen hura iragar zezakeen aurrekaririk?

Kolapsoaren osagai guztiak aurretik zeuden, jakina. Islandia herrialde txikia da eta halere, bere banku sistema Suitzakoa imitatzen saiatu zen. Jokalari handien antzera jokatzen saiatu zen finantza sisteman; gauzak horrela, dena kolapsatu zen 2008koa iritsi zenean. Aurrez oso jende gutxi ausartzen zen “hau gaizki doa” edo “honek eztanda egingo du” esaten. Danimarkatik espezialistak etorri ziren sistema aztertzera eta esan zuten “zerbait gaizki dabil hemen, sistema lehertuko duzue”, horren aurrean Hezkuntza ministro islandiarrak erantzun zuen, oso modu harroan, “itzuli zuenera eta hobeto ikasi”.

Krisialdiaren ondoren, jendea konstituzio berri baten alde antolatu zen. Zergatik?

Bi arrazoi nagusi daude. Lehenengoa, islandiar demokrazia jaio zenetik urte asko eman dugula aldarrikapen hori egiten, gure kultura politikoa horren inguruan errotu da. Bigarrena: erakunde guztiak kolapsatu direnean atzera begiratu behar duzu eta galdetu behar diozu zure buruari “non dago gizartea”? Existitzen al da? Eta hura hautemateko modurik ez baduzu, beste gizarte bat egituratu behar duzu. Kontratu sozialaren antzekoa da, guztiaren oinarriak definitu behar dituzu berriz ere.

Idealistak zaretela esan dute batzuek, urrutiegi joan nahi duzuela.

Eta are urrutiago ere joan nahi dugu (barre). Konstituzio honek ez du Islandia herrialde perfektu bihurtuko, baina hasiera bat jarri nahi diogu gure buruen bertsio berritu bati. Konstituzio berriak ez du herrialdea salbatuko, badakigu. Era berean ez da iraultzailea, inondik inora, baina gure konstituzioa da eta jende normalarentzat testu ulergarria da. Krisi handia pairatu genuen eta bide berri hau berriz ere akatsak errepika ez daitezen bermea da. Bestalde, oraingo aldaketaren parametroak ez daude helburu maximoetan, orain bide berri baten hasieran gaude eta ahalik eta atxikimendu handiena behar dugu.

Nolakoa izan zen konstituzioa eratzeko prozesua?

1944an independizatu ginen Danimarkatik, eta Islandiak herrialde horretako konstituzioa kopiatu zuen kasik hitzez hitz. Guk dinamika hori irauli eta testu berria egin nahi genuen, behetik gorako zentzuan, herritarrengandik hasita. 25 pertsonok osatzen dugu Konstituzio Batzordea, eta batzorde horrek idatzi zuen testua. Ez gara politikariak, eta ez ditugu haiek ordezkatzen.

Nola egiten da konstituzio bat behetik gora?

Aipatu dizudan batzordea osatzeko prozesua luzea izan zen. Lehenik, mila pertsona hautatu ziren herrialde guztian; erdia emakumeak, erdia gizonak eta eremu geografiko guztietakoak. Egun batez elkartu ziren eta eskatu zitzaien irudikatzen zuten gizarte ereduaren baloreak azaltzea. Topaketa horren emaitzarekin 400 orrialdeko txosten bat idatzi genuen. Eta horren ondoren jendeak aukeratu zituen batzordeko 25 kideak, ni tartean, eta lau hilabetean konstituzio berria idatzi genuen. Prozesu horren parte-hartzean internetek pisu handia izan zuen. Eztabaida guztiak streaming bidez zabaltzen ziren, eta jendeak sare sozialen bidez bere iritzi, proposamenak eta botoak bideratzen zituen. Gure ustez, jendeari itzuli behar zaio boterea.

Facebooken eragina aipatu duzu. Hainbestekoa da haren ahalmena?

Tira, Facebook oso tresna kapitalista da, baina Islandiarako, era berean, komunikatzeko oso tresna inportantea da. Populazioaren bi herenek erabiltzen dituzte sare sozialak Islandian. Gai askoren araberako taldeak egiteko aukera eman zigun, eta jendeak parte hartu zuen. Egia da sare horren jatorria sistemikoa dela, baina kasu honetan guretzat eztabaida elikatzeko ezinbestekoa izan zen.

Konstituzioaren prozesua zertan izan zen iraultzailea?

Esan bezala, testua ez da iraultzailea, prozesua ordea bai. Oso inportantea da hori bereiztea. Testua inperfektua da, baina saiatu ginen gizarteko alde guztiei lekua ematen. Batzordean feminista asko gara. Trans komunitatea etorri zen guregana eta lanean ibili ginen testuan haien inguruko lege zein eskubideak idazteko. Hasieratik izan dugu kezka hori: nola egin arraza, genero eta sexuaren ikuspegitik orekatutako testua. Gero, kontsentsuaren metodologian jende guztiak bozkatzen du eta beti ez dute irabazi aldaketa erradikalenek.

Kultura eta artearen papera nolakoak izan ziren prozesu horretan?

Konstituzio Batzordean artistak zeuden hasieratik; aktoreak, zine zuzendariak… Eta eskerrak, nire ustez haiek gabe ez baitago kalitatezko ezer egiterik. Konstituzioaren kontzeptuan pentsatzen jarrita, ez da oso kontzeptu kulturala, esan nahi baita batez ere gizartea antolatzeko legislazioa dela. Zentzu horretan, kultura gizarte berri baten fundazioan oinarrizkoa izan zedin saiatu ginen hasieratik. Gure kultura babestea da guretzat oinarrizko printzipioetako bat. Ez dut uste idatzi dugun konstituzioan gure kultura babesteko araudi esplizitua dagoenik, ostera, dokumentuaren filosofian hura integratu dugu.

Ohikoaz nazkatuta

“Aurki hauteskundeak izango dira Islandian. Alderdi piratak bozken %15etik gora dauka, eta horrek adierazten du jendea nazkatuta dagoela ohiko alderdiekin eta sistemarekin orokorrean. Horregatik uste dugu une egokia dela konstituzio berriaren aldeko mugimendua berriz ere suspertzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren parte hartzea
“Haurren parte-hartzeak ezin du izan eserita eta hitzaren bidez bakarrik”

Zein egitura behar ditugu herrian, haurrek herriko erabakietan parte har dezaten edota beharren bat badute bideratzen jakin dezaten? Galderari tiraka esperientzia pilotua egin dute lau herritan eta emaitza ezberdina izan da lauretan. Prozesua gidatu duen Oinherri Herri... [+]


2023-06-20 | Ilargi Manzanares
Zuberoko trenbide zaharra errepide bihurtzearen aurkako protesta ibilaldia egin dute

Ekainaren 17an egin dute ibilaldia ‘Les Voix du Saison’ taldeak antolatuta, eta errepidearen aurka proiektu alternatiboa aldarrikatu.


2022-11-22 | Jon Torner Zabala
Emun kooperatibak 25 urte
Tailerrak euskalduntzetik, gai sozialetan eragitera

Emun lan mundua euskalduntzeko helburuarekin sortu zen 1997an. Genero berdintasuna, parte-hartzea, gizarte erantzukizuna... beste hainbat esparrutan ere eragile da gaur egun, berrikuntza sozialaren hariari tiraka. Kooperatibako lau langilek haien bizipenak kontatu dizkigute, eta... [+]


2022-10-24 | Lide Iraola
Baztango alkateek herri galdeketa antolatu dute azaroaren 20rako, Erdizko lurrak meatzaritzarako erabiltzeari buruz

Magna meatze enpresak lurrak okupatzeko eskaera ari dira eztabaidatzen Nafarroako Parlamentuan. Baztango alkateek salatu dute herritarrei dagokiela erabakia. Espainiako Gobernuak jada bi aldiz debekatu diete herri galdeketa aurten.


Gero eta udalerri gehiago batzen ditu Herri Hezitzaileen Sareak

Hezkuntzaren ardura konpartitua dela eta familiaz eta eskolaz harago herria bera eremu hezitzailea dela, herritarrak hezitzaile ere badirela ulertzen du Herri Hezitzaileen Sareak. Otxandiok (irudian) bat egin berri du sarearekin eta dagoeneko 36 herri direla jakinarazi dute.


Haur eta nerabeen parte-hartzea errazteko gida aurkeztu du Nafarroako Gobernuak

Administrazio publikoan nahiz hezkuntza arloan, nola diseinatu prozesu parte-hartzaile bat, zeinetan haur eta nerabeak izango diren protagonista? Galdera horri erantzuna eman nahi dion gida plazaratu du Nafarroako Gobernuak, hainbat adituren laguntzaz.


Biziola, Goierri bizigarriago bat egiteko fabrika martxan da

Pasa den martxoaren 12an aurkeztu zuten Goierriko kooperatiba eraldatzailea eta, orain, herriz herri aurkezpenak egingo dituzte, proiektua aurrera ateratzeko beharrezkoak dituzten 500 bazkide lortu asmoz. Eskualde “burujabeago, iraunkorrago eta orekatuagoa” bermatuko... [+]


2021-12-16 | Estitxu Eizagirre
Arantxa Mendiharat, prozesu deliberatiboen kudeatzailea
“Interesgarria litzateke ikustea herritarren asanblada batek zer neurri hartuko lituzkeen COVID-19ari dagokionez”

Demokrazia posible da. Zozketa zibikoa eta deliberazioa herritarren boterea berreskuratzeko (La democracia es posible... gaztelaniaz) liburuaren egileetako bat dena elkarrizketatu dugu, gure eguneroko bizitzako oinarrizko erabakiak inoiz baino gutxiago herritarrok hartzen... [+]


Energia komunitateak Nafarroan
Bost herri txiki energia trantsizioan tiraka

Bi fenomeno handi ari dira ematen, besteak beste, bizi dugun energia trantsizioaren bueltan: batetik, energia berriztagarrien bigarren leherketa –ARGIAren 2.731 zenbakian landu genuen– eta, bestetik, energia komunitateen sorrera eta garapena. Bietan ere enpresa... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
“Penko” kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


Polizia gehiegikeriek matxinadak piztu dituzte Frantziako hainbat auzo txirotan

Apirilaren 18an Villeneuve-la-Garenne auzoko gazte batek moto istripua izan zuen poliziak probokatuta eta horrek piztu ditu suteak eta haserreak hainbat auzo popularretan. Orokorki, auzo horietako biztanleek azkarki bizi dituzten diskriminazio eta desberdintasun... [+]


2019-11-21 | ARGIA
Eneko Goiak ez die beren egoera azaltzen utzi luiziak kaltetutako herritarrei

Donostiako Antiguo auzoan izandako luiziaren ondorioz etxean sartu ezinik geratu diren auzotarrak udal plenoan izan dira ostegun goizean. Eneko Goia alkateak ez du haien iritzia entzuteko baimenik eman, batzarraren araudia errespetatu behar dela argudiatuz.


Eguneraketa berriak daude