ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Irurtzungo langile bat hil da lantokira bidean

  • Irurtzungo 58 urteko langile bat ostegun goizean hil da Iruñerriko Mankomunitateko (SCPSA) bere lantokira bidean. LAB sindikatuak ohar batean adierazi du in itinere istripuak ere saihesten ahal direla eta lan istripu bezala zenbatu behar direla.
Ahotsa.info
@ahotsainfo
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko urtarrilaren 13a - 12:28

2023 urte honek utzi du gaurgero Euskal Herrian istripuz gertaturiko bigarren lan-heriotza, eta Nafarroa Garaiko lehena. 58 urteko A.A. langilea, Irurtzunen bizi zena, gaur goizean hil da Iruñerriko Mankomunitateko (SCPSA) bere lanpostura joatean.

LAB sindikatuak honen berri eman du, eta oharrean adierazten du Nafarroako langile klaseak estatuko istripu tasa handienetako bat duela. "Gainera, salatu izan dugun bezala, in itinere istripuek marka guztiak hausten dituzte Nafarroan: lan heriotza guztien %50 dira", gehitu du.

Lan istripu horiek ekidin daitezkeela esan du LABek. "Arrisku argi eta handia dago langile batek lanera motoan, goizeko 06:30ean, ilunpean, lainopean eta 2 °C-an 20 kilometro baino gehiagoan joan behar duelarik", dio sindikatu abertzaleak.

"Azken hilabeteotan, Nafarroako Gobernuari salatu diogu enpresek ez dutela inolako neurririk hartzen legez laneko arriskutzat jotzen den arrisku hori kontrolatzeko, eta proposamenak ere egin izan ditugu, patronalak integratzeko. Baina gure proposamen bakar batek ere ez du erantzunik jaso", salatu dute.

Txibiteren Gobernuari eskatzen diote behar ditzala enpresak Arriskuen Ebaluazioetan sar ditzaten langile bakoitzaren mugikortasun-arrisku zehatzak, eta in itinere arriskuak ahalik eta txikienak izateko beharrezko neurriak har ditzaten.


Lan istripuak kanaletik interesatuko zaizu...
Ziburuko langile bat hil da Landetan, Ryam biofindegian industria inbutu handi batera erorita

Fiskaltzak dioenez, industria hauts toxikoak arnastu ondoren bihotz-biriken geratzeagatik hil da. Mantentze-lanetarako azpikontratatuta zegoen langilea.


2023-02-23 | ARGIA
Arrigorriagan hildakoarekin, zortzi langile hil dira Euskal Herrian urte hasieratik

Otsailaren 21ean gertatu zen istripua Arrigorriagako Conformados Facme enpresan eta, horren ondorioz, 51 urteko langilea hil da. Protesta eta dolu gisa, enpresa itxita izan da azken bi egunetan, langileek hala erabakita. Astelehenean ere bi zauritu izan ziren Amurrioko Tubos... [+]


Lan ikuskaritzak Berriatuako Heisa enpresa zigortu du maiatzean gertatutako lan istripuaren harira

LABek jakinarazi duenez, "bi zigor larri" eta prestazioen %30eko errekargua ezarri dizkiote enpresari. Enpresak esan du istripua langileak karga jasogailuaren erabileren araua ez errespetatzeagatik gertatu zela.


2023-01-11 | ARGIA
Urteko lehen lan heriotza, urteak bederatzi dituela

Astelehenean langile bat hil zen Izarran, Kutxabanken bulegoan lanean ari zela. Euskal Herriko urteko lehen lan heriotza da, eta jakinarazi dutenez, istripu ez traumatiko batek eragin du. Iaz, lan heriotzen herena istripu ez traumatikoen ondorio izan zen. Arrisku psikosozialen... [+]


2023-01-03 | ARGIA
69 pertsona hil ziren lanean iaz, 23 lan istripu ez-traumatikoetan

Lan istripu ez-traumatikoak izan daitezke, besteak beste, bihotzekoak jota hildako langileak, iktusak edota konortea galdutakoak. Iaztik igo egin da horien gisako heriotzen ehunekoa. LABek salatu du lan istripu guztien atzean lan baldintzak eta lanaren ezaugarriak daudela:... [+]


Eguneraketa berriak daude