Gizon bat ito da Bakioko hondartzan

  • 51 urteko bilbotar bat zendu da igande gauean Bakioko hondartzan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan, herritar batzuek uretatik irteteko zailtasunak zituela ikusi zuten.

Argazkia: Wikimedia Commons

2020ko abuztuaren 17an - 12:28
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bakioko hondartzan pertsona bat ito da igandean, bainua hartzen ari zela. 20:15etan hondartzan zeuden herritar batzuek ikusi dute 51 urteko gizon bilbotarra, uretatik irten ezinik.

Lehorrera atera eta suspertze-ahaleginak egin orduko hilda zegoen gizona jada. Larrialdi zerbitzuek ere ezin izan dute haren bizitza salbatu. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.


Eguneraketa berriak daude