Iruñeko Mendebaldea eta Lezkairu auzoetako haur eskola berriak euskarazko murgiltzean ezartzeko aldarrikapena egin diote Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari. Eremu horietako 0-3ko euskararen bazterketarekin bukatzeko instantzia bilketa bat eraman dute aurrera eremu horietako bizilagunek eta HE Gurasoak elkarteak.
Hezkuntza Departamentuaren atarian egin duten instantzien entrega eta gero HE Gurasoak elkarteko bozeramaileek esan dutenez, haur eskola publikoen eredu linguistikoen banaketa geografikoaren mapari begiratu bat besterik ez zaio egin behar "euskarak eremu hauetan duen bazterketaz ohartzeko". Hego mendenbaldeko (Mendebaldea-Ermitagaña, Etxabakoitz, Iturrama eta Donibaneko auzoak) eta Hego ekialdeko (Arrosadia, Lezkairu, Zabalgunea, Mendillorri eta Erripagainako auzoak) biztanleek ez dute euskarazko murgiltzearen eskaintzarik. "Inork justifika dezake barruti berean 4 gaztelaniazko murgiltze eredu izatea eta bakar bat ere ez euskaraz? Barruti bakoitzean behintzat murgiltze eredu bana exijitzen dugu, nahikoa da!”.
Gaineratu dutenez murgiltze eredu bakarra dago Iruñeko 16 haur eskolen artean. "Euskarazko eskaintza zonifikatu eta urria, eredu mistoetan eskainita dago gehien bat, non, murgiltze erreala ez da ematen. Eredu mota hauetan gaztelania gailentzen da nabarmen eta euskararen transmisioa oztopatzen da", azpimarratu dute.
Eredu misto eta beraien sustatzaileei buruz diotenez “eskaintza-eskaria defendatzen dute eskaintzarik gabe, euskara profileko hezitzaile kopurua murriztu nahi dute gero hori euskarazko plazak handitzeko ezinezko aitzakiatzat erabiltzeko, euskal adarrerako hizkuntza eta normalkuntza proiekturik ez dute garatu, arkitektonikoki ez dituzte haur eskolen behar linguistikoak aztertu, ez da linguistika eta pedagogia eztabaidarik egon,… Desastre bat da, eta gainera, bizikidetza, inklusio eta berdintasun eredu bezala saltzeko marketina egiten dute”.
Mobilizazio iragarpena
Haur Eskolak Euskaraz Plataformak (0-3ko familiak, hezitzaileak eta eragile euskaltzale ezberdinak) abenduaren 16an burutuko den mobilizaziorako deia egin du. Iruñeko Udaletik abiatuko da 17:30etatik aurrera Nafarroako Parlamenturaino “Haur eskoletan hezi, bizi eta lan euskaraz” lelopean.
Adierazi dutenez “Iruñeko Udalaz gain, Nafarroako Gobernua interpelatu nahi dugu. Gimeno jauna, PSN eta bera babesten dituzten indar politikoak dira haur eskolen banaketan azken hitza dutenak. Hezkuntza Departamentuak Iruñeko Udaletik ateratzen diren planak aldatzeko eta bere haur eskoletan euskara gehiago eta murgiltzean eskaintzeko eskumena dauka”.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]
Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]