Nafarroako Gobernuak zuzenean kudeatzen dituen Iruñeko bost haur eskoletan eredu linguistikoari dagokionez aldaketarik egingo ez dela salatu du Haur Eskolak Euskaraz plataformak. Horrek esan nahi du ez dela euskarazko plaza gehiago egongo. Sindikatuek eta Haur Eskolak Euskaraz plataformak mobilizazioak deitu dituzte ostiralerako.
2021-2022 ikasturterako aldaketak iragarri ditu Iruñeko Udalak haur eskoletako eredu linguistikoari dagokionez. Haur Eskolak Euskaraz plataformaren aburuz, baina, Iruñeko Udalak baino okerrago jokatu duenik bada: Nafarroako Gobernua. Nafarroako Gobernuak “Iruñeko haur eskolen mapa goitik behera aldatzeko” aukera zuela eta baliatu ez duela salatu du Haur Eskolak Euskaraz taldeak. Ñabartu duenez, gobernuak ez du aldaketa egin “ez duelako hala nahi izan”. Ofizialki jakinarazi ez arren, Hezkuntza Departamenduan dagoeneko Iruñeko haur eskolen mapa osatua duela adierazi du taldeak, eta gobernuak zuzenean kudeatzen dituen bost zentroetan aldaketarik egingo ez duela azpimarratu. Bost ikastetxe horietako bitan plazen erdiak euskaraz eskainiko dira, murgiltzerik gabe, eta murgiltze ereduko haur eskola bakarra izango da.
“Gaur-gaurkoz, aurkeztu dugun mapan ikusten denez, hamasei haur eskoletatik bakarrak edukiko du D eredua, eta beste bostetan, tokien erdiak euskarazko murgiltze eredurik gabe edota ingelesarekin eta gaztelerarekin nahastuta eskainiko dira. Iruñea erdia, hegoaldean bizi dena, ia lekurik gabe geratu da”, jakinarazi du Haur Eskolak Euskarazek.
Otsailaren 12an, ostirala, Iruñeko haur eskolako langileak grebara deitu dituzte LAB, CCOO eta Afapna sindikatuek. Haur Eskolak Euskaraz plataformak deialdia babesteko eskakizuna egin die gurasoei, egun horretan beren seme-alabak eskolara ez eramateko eskatuz. Greba egunaz gain, egongo da mobilizazio gehiago ere: plataformak manifestazioa deitu du ostiralean, arratsaldeako 17:30ean, Hezkuntza Sailetik Nafarroako Jauregiraino.
Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.
Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.
Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du duela 35 urteko egoera berean daudela.
Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]
Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.
Iruñeko Euskalgintzak azaldu duenez, hirian dauden 12 udal haur-eskoletatik bakarra dago euskaraz murgiltze ereduan: "Horrek esan nahi du eskola horietan eskainiko diren 1.069 plazetatik 130 bakarrik izango direla euskaraz (%12'16a)". Eskaintza murritz hori... [+]
Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, herritar talde batek protesta egin zuen otsailaren 2an Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Iruñeko Udalak hiriaren haur eskoletan euskararekin duen jarrera baztertzailea salatzeko.
2022-2023 ikasturterako eskaini dituzten 1.069 plazetatik soilik 130 dira murgiltze eredukoak. Beste 129 plazek euskaraz gain ingelesezko jarduerak ere izango dituzte. Haur Eskolak Euskaraz plataformak eta EH Bilduk salatu dute Navarra Sumak euskarari egindako beste eraso bat... [+]
Iruñerrian 'Parkean euskaraz' egitasmoa abian da. Heldu eta haur euskaldunak astero biltzen dira auzoan edo herrian elkarrekin euskaraz hitz egiteko. Helburua haurrek haien artean euskaraz egitea da eta horretarako guraso, senide edo lagun helduak eredu izatea da... [+]
Goiz osoko festa izan zuten larunbatean, eta Iruñeko euskaldunen komunitatearentzako elkargunea izango den Gazteluko plazako lokala erakutsi zuten.
Bi eta sei urte bitarteko umeei eta beren familiei zuzendutako egitasmoa da. Astean behin, zazpi auzotako parkeetan elkartuko dira jolasak eta beste hainbat ekintza egiteko. Izen-ematea zabalik dago irailaren 23ra arte.