Iruñeko haur eskolen afera konpontzeko, Nafarroako Gobernura joko dute gurasoek

  • Gurasoak kexu dira, orain arte inork ez dielako informaziorik eman. Nafarroako Gobernuko hezkuntza ordezkariekin biltzen saiatuko dira, gobernuari irtenbideak eskatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 18an - 08:23
Iruñeko guraso eta hezitzaileak, bileran (Argazkia: Euskalerria Irratia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iruñeko Udalaren “zurruntasuna” aintzat harturik, indarrak Nafarroako Gobernuarengana bideratuko dituzte Iruñeko haur eskolen hizkuntza eredu aldaketak kaltetutako gurasoek. Batzarra egin dute astelehen arratsaldean, Arrotxapeko Errotaberri elkartean. Gaiaren inguruko informazio eza nabarmendu dute bertaratutako berrogeita hamar bat guraso eta hezitzaileek.

Enrique Maiak alkatearen aldaketei erantzuna emateko, jorratu daitezkeen bide eta alternatibak aztertzeko baliatu dute bilera. Nafarroako Gobernuko hezkuntza ordezkariekin biltzen saiatuko dira, haien egoera azaldu eta gobernuari konponbide bat galdegiteko. Datozen egunetarako mobilizazioak aurreikusi dituzte.

Bilera eskatu zioten ostiralean Iruñeko Navarra Sumako gobernu taldeari, iragarri dituzten eskaintza aldaketak eta hizkuntz eredu murrizketak azaldu eta argitzeko.

Iruñean bost haur eskola kudeatzen ditu Nafarroako Gobernuak, eta euskarazko eredu bitan eskaintzen du: Nuestra Señora de los Ángeles eta San Jorge haur-eskoletan. Gobernuak oraindik ez du iragarri noiz zabalduko duen haur-hezkuntzako lehen zikloan aurrez izena emateko epea. Iaz apirilean izan zen.

Nafarroan titulartasun publikoko 101 zentro daude: 94 udal haur eskolak dira, 11 Iruñeko Udalak kudeatzen ditu,  eta 7 Nafarroako Gobernuak kudeatutakoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude