Iruñeko espetxeak medikurik gabe jarraitzen duela salatu du ELAk

  • "Egoera hau ezin da luzatu eta Nafarroako Gobernuak horren gaineko erabakia berehala hartu behar du", dio sindikatuak. Hala ez bada, mobilizazioak deituko dituela iragarri du.


2020ko otsailaren 18an - 13:57
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

 

 

"Espetxeen Administrazioaren ardurarik eza" eta "Nafarroako erakundeen kontrolik eza" jo ditu egoeraren erantzule. Iruñeko espetxeko bi medikuak aldi baterako ezintasun egoeran daudela eta osasun-arretan dagoen zerbitzu gabezia larria dela ohartarazi du ELAk. "Baja-egoera horiek deitoragarriak izateaz gain, errepikatu daitezke gerora begira".

"Estatuko edo Nafarroako sistema publikotik kanpoko zerbitzuak hartzearen aurka gaude ELAn. Zeharo publikoa izan behar den zerbitzu baten 'ezkutuko' pribatizazioa salatzen dugu. Aurrekari oso arriskutsua izan daiteke, osasun-eskumenak Nafarroako Sistema Publikoari transferitu ezean", dio sindikatuak. Osasun kontseilariarekin bilera egiteko eskaera egina dute dagoeneko. "Jarrera argia, berehalako konponbidea eta egoera berriz ez errepikatzeko hitzematea" da eskatzen dutena.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kartzela
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!