Iruñeko dispertsioaren aurkako muralak ezabatzeko agindu du Carmen Albak

  • Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak eskatu du ezaba ditzatela Iruñeko Alde Zaharrean dauden dispertsioaren aurkako horma-irudiak. Auzoko bizilagunek margotu zituzten, iazko abenduan. “Dispertsioa salatzea ez da delitua, delitua dispertsioa da”, erantzun dute herritarrek, naiz.eusek jaso duenez.

Alde Zaharreko mural bat (Argazkia: ahotsa.info)

2017ko apirilaren 5ean - 09:13
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Muraletan Alde Zaharreko presoen irudiak, hauen izenak, zein espetxetan eta etxetik zenbat kilometrotara dauden agertzen da. Espainiako Gobernuaren ordezkariak terrorismoaren goratzearekin lotu ditu; hortaz, ezabatzeko eskatu dio Iruñeko Udalari.

Ez da Carmen Albak mural bat ezabatzea agintzen duen lehen aldia. Duela urte bat Burlatan tortura salatzeko margotu zuten horma-irudi bat ezabatzea agindu zuen eta egileak atxilotzeko polizia operatiboa antolatu zuen. Agoitzeko Udalari ere eskatu zion Mikel Zabalzaren omenezko mural bat ezabatzeko.

Dispertsioa salatzeko dinamiken kriminalizazioa salatzeko kanpaina bat martxan jarri dute presoen eskubideen aldeko Iruñeko Alde Zaharreko kolektiboek. Mozio bat aurkeztu dute Albaren jarrera salatzeko eta ostegunean bozkatuko dute Iruñeko Udaleko osoko bilkuran.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023ko martxoaren 27
Amaitu dute

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!