"Iruñeko akordioak etorkizunerako bide bat zabaldu du Iruñeaz harago"

  • Nafarroako EH Bilduren koordinatzaile Miren Zabaletak "aurrerapauso historikotzat" jo du PSNren eta indar subiranistaren artean Iruñean lorturiko akordioa, Metropoli Forala saioan gaur egindako elkarrizketan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urtarrilaren 05an - 07:43

Elkarrizketa osorik bideoan ikus-etzun daiteke Euskalerria irratiaren webgunean.

“Aurrerapauso historikoa”

Eskuin mediatiko eta politikoaren presioaren pean alderdi sozialista sendo ikusi du Zabaletak, eta aurrerapauso historiko baten aitzinean garela uste du: “Akordioa Iruñerako da, baina badauka balio politiko bat Iruñea gainditzen duena, islatzen duena posible dela instituzio guztietan gehiengo aurrerakoi horiek artikulatzea, eta hori ona dela Iruñean bizi garenontzat, Nafarroan bizi garenontzat. Etorkizunerako bide bat erakusten du”.

“Egindako bidearen ondorio logikoa”

EH Bilduren Nafarroako koordinatzaile nagusiaren arabera, Pedro Sanchezen gobernuaren eraketak prozesua azkartu bazuen ere, PSNren eta EH Bilduren arteko “akordioa bi indarrok elkarrekin egiten ari ziren bidearen ondorio logikoa da”. Akordio hori oso positibotzat jo du EH Bilduren Nafarroako koordinatzaileak, atzo, Euskalerria Irratian bertan, Koldo Martinezek esan bazuen ere Geroa Baik halako akordio posibilista lotuz gero sekulako egurra jasoko zukeela. “Pentsatzekoa da bakoitzak balioan jarri behar duela bakoitzak egiten duena, eta Koldok horri egiten ziola erreferentziak. Gure ustez, lotu dugun akordioak balio politiko handia du, orain arte ezinezkoak ziren elkar ulertze mailak ahalbideratzen dituelako”.

“Euskarari bide berriak ireki zaizkio”

Hizkuntza politikari dagokionez, PSNrekin adosturikoak bide berriak zabaltzen dituela gaineratu du Zabaletak: “Onartzen da euskara dela, gaztelaniarekin batera, Iruñeko hizkuntza bat, eskatzen duena aurreraurratsak, sustapena eta garapena. Zentzu horretan aukera handiak ematen ditu, eta ongi etorria izan dadila Iruñearen errealitate soziolinguistikoa onartuko duen akordio bat, orain arte ezinezkoa izan dena”.

“Krispazioaren argazkirik ez dute lortu”

Halaber, pozik eta harro azaldu da, abenduaren 28an ez zelako ikusi batzuek bilatzen zuten argazkia. “Ez zuten lortu Joseba Asiron eta gainontzeko indar aurrerakoiak krispazio horretan sartzerik, eta plazan ere ez zuten lortu beraiek hainbeste bilatu zuten konfrontazioaren argazki hori. Horren gainetik gailendu zena izan zen poza, Joseba Asiron berriro ere Iruñeko alkate delako, eta poza ere indar aurrerakoi guztien artean jendarteak eskatzen zuen akordioa lortu zelako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


2024-05-16 | ARGIA
ETAren desarmea lagundu zuten bakegileak errudun jo ditu Parisko auzitegiak, baina zigorrik gabe

Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.


Materialismo histerikoa
Isilean

Katalunian ere hauteskundeak izan dira. “Emozioak, pragmatismoa eta xenofobia: Kataluniako hauteskundeen klabeak” titulatu zuen Público egunkariak. Ezkerra dabil pragmatiko eta kudeatzaile han ere, eta emozioak Junts-i lotuta aipatu zituzten. Baina... [+]


Itxialdiak egin dituzte Iruñerriko institutuetan Gazaren alde, nahiz eta Nafarroako Gobernuak espresuki eskatu ez baimentzeko

Astearte gauean Israelen genozidioaren aurkako itxialdia "normaltasunez" egin dute DBH eta Batxilergoko ikasleek Iruñerriko hainbat institututan, ARGIAri kontatu diotenez. Itxialdi horiek egin ez zitezen saiatu da Nafarroako Gobernua, astearte eguerdian... [+]


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Eguneraketa berriak daude