Iruñean ere eratu da RidersXEskubideak plataforma

  • Espainiako Estatuko banatzaileez osatutako plataforma da RidersXEskubideak eta gero eta gehiago ari da hedatzen era honetako langileak diren lekuetan, batez ere hiri handietan. Sortzaileek Glovo, Delivero, Just Eat edo gisako enpresen banaketak egiten dituzte.


2019ko ekainaren 03an - 11:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joan den azaroan hasi zen Glovo Iruñean eta dagoeneko dozenaka pertsona ikusten dira bizikleta edo motorrekin kale eta errepideetan ziztu bizian, bizkarrean kutxa hori handia lotuta. Hori da haien ezaugarrietakoa, azkartasuna. Glovok ordu erdiko tartea jartzen die jatetxe batean janaria jaso eta dagokien lekuan utzi arte, zenbat eta lehenago utzi banatzaileek aldeko puntuak jasoko dituzte, bestela kontrakoa, penalizazioa dute. LARRUNeko zenbaki honetan, Gasteizen Glovon aritu zen gazte batek nola egiten zuten lan eta enpresak nola esplotatzen zituen azaltzen du. Astelehen honetan Diario de Noticias-en atera den erreportaian, Glovoko hiru gazte elkarrizketatu dituzte eta hauek diotenez, Iruñean bederen bi jarrera daude banatzaileen artean: batzuk euren eskubideak aldarrikatzearen aldekoak dira, baina besteek ez dute inolako protestarik nahi.

Bizi dituzten lan baldintzak direla eta, enpresa hauetako banatzaileek gero eta salaketa gehiago jartzen ari dira epaitegietan eta gero eta epai gehiago dira beren aldekoak: enpresa hauekin ez dute harreman merkatila, ustez autonomoei dagokien gisan, baizik eta lan harrena diote epaileek. Joan den astean, halaber, protesta entzutetsuak egin zituzten Bartzelonan lanean ari zen Glovoko Pujan Koirala gaztea kamioi batek harraptuta hil ondoren. Heriotza honek agerian utzi du Glovoko banatzaile baimenarekin

Azken urtean Mexikon, Erresuma Batuan, Italian, Errusian, Frantzian, Argentinan eta Australian hamalau pertsona hil dira Glovorentzat banatzaile lanetan ari zirela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Eguneraketa berriak daude