Iruña Oka eta Gasteiz arteko AHT zatia esleitu du Madrilek 27,5 milioi eurorekin

  • Construcciones Sánchez Dominguez Sando enpresak eraman du Espainiako Gobernuaren kontratua. 3,6 kilometroko trenbide zatia da, 27,5 milioi euroko gastua aurreikusten da eta 12 hilabetetan bukatu beharko dira lanak.

Argazkia: Adif

2022ko ekainaren 1ean - 15:44
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Burgosko AHT zatiak euskal Y-arekin bat egiten duen azken zatia eta Gasteizko sarrerakoa lotuko ditu orain Espainiako Garraio Ministerioak esleitu duen horrek, eta Denis Itsaso Espainiako Gobernuko ordezkariak adierazi duenez, iragarpenak erakusten du estatuko gobernuak euskal abiadura handiarekin duen konpromisoa.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak prentsa oharrean zehaztu duenez, hegoaldetik lanen hasiera Villodas kontzejuaren ekialdean hasiko da, Zadorra ibaiaren ibar ezkerrean; ondoren, ibilbidea egungo Madril-Hendaia bidetik ekialdera joago da hasieran, ondoren pergola baten bidez ibaiaren mendebaldera jotzeko. A-4302 errepidea zeharkatuko duen 84 metroko biaduktoa ere izango du.

Eraikiko den trenbide zati bat Zadorrako urek har dezaketen eremutik iragaten denez, Eusko Jaurlaritzako URA agentziarekin batera uholde arriskuari buruzko plana egin beharko dute. Gasteizko Jundiz auzoko geltoki intermodalaren zatiarekin bat egingo du esleitu den zati honek, eta horrek izango duen inpaktua ere aztertuko dute beste txosten batean.

AHT lur azpitik sartuko da Gasteizera eta aurreikuspenen arabera, lan horietarako 680 milioi euroko aurrekontua aurreikusten da, Espainiako Gobernuak orain arte zabaldu dituen datuen arabera.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!