Itzulketa ilegalak dokumentatzen jarraitzen du Irungo Harrera Sareak

  • EBko Justizi Auzitegiak eman duen epaiaren ondoren ere, adin txikikoen eta turisten itzulketa ilegalak dokumentatu dituela jakinarazi du Irungo Harrera Sareak.


2019ko apirilaren 04an - 11:18
Irungo Harrera Sareko kidea, hainbat migratzailerekin.

Harrera Sareak dokumentatu duen kasuetako bat Abdelena da (fikziozko izena), adin txikikoa da eta benetan 16 urte dituela egiaztatzen duen agiria dauka. Afrika beltzetik dator eta Espainiara iritsi zenean adin nagusiko bezala erregistratu zuten, nahiz eta jaiotza agiria eduki eta bertan jarri 16 urte dituela.

Duela bi aste iritsi zen Irunera eta Martindozenean bi egun igaro ondoren, Baionara iritsi zen. Pausan, migratzaileentzako aterpetxean, egin zuen lo. Handik Tolosarako (Okzitania) bidea hartu zuen eta Pau inguruan zegoenean, poliziaren kontrol batean gelditu eta dokumentazio formala ez zeukanez, komisaldegira eraman zuten. Abdelek esan zien adin txikikoa zela. Baina poliziak, Schengen lurraldeko sarreren europar datu basean kontsultatu eta ikusi zuen polizia espainiarrak adin nagusiko bezala erregistratu zuela. Beraz, Somportera, polizia espainiarrak mugan daukan komisaldegira itzuli zuten eta polizia espainiarrak handik Jacara (Espainia) eraman zuen eta kalean utzi.

Jacan, "hainbat pertsona solidariori esker", Abdelek Irungo Harrera Sarearekin hitz egitea lortu zuen eta Irunera bueltatu zen. Handik Baionara joan zen berriro ere.

Irungo Harrera Sareak salatu du "kontrol arrazista bat" dela, baita "itzulketa ilegala" ere: "Abdel adin nagusikotzat hartuta ere, ez da betetzen itzulketa expressa ahalbidetzen duen Malagako hitzarmena; Abdelek Frantzian zeraman denborak hitzarmenak aipatzen dituen lau orduak gainditzen ditu". Halaber, adin txikikoaren eskubideak urratu direla dio: "Abdelek esan zien adin txikikoa zela, hori frogatzen zuen agiria erakutsi ere bai, eta hala ere ez zioten jaramonik egin, legeak adin txikikoei bermatzen dizkien eskubideak urratuz".

"Ez da salbuespena"

"Itzulketa ilegal bat da eta salatu beharra dag", adierazi du Harrera Sareak. "Zoritxarrez, ez da salbuespen bat. Horrelako jokaerak behin eta berriro errepikatzen dituzte mugaren bi aldeetako poliziek".

Portugalera iritsi zen brasildar turista baten kasua aipatu dute. Lisboatik Pariserako tren txartela erosi zuen, Hendaian polizia frantsesak identifikatu eta Irunera itzuli zuen, nahiz eta pasaportea indarrean eduki eta ez zituen gainditu legeak Schenge espazioan turistentzako legeak ezarritako 90 egunak. "Esan brasildar hiritarra beltza dela. Beraz, argi eta ozen esan behar da kontrol arrazista izan zela eta itzulketa ilegala".

"Gertaera hauen aurrean, irmoki salatu nahi dugu giza eskubideak eta Europako legeak urratzen ari direla, are gehiago, joan den Martxoaren 22an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eman berri duen epaiaren ondoren". Epaiak hala dio: "Itzulketaren inguruan aipatzen den Itzulketa prozedurak salbuespena izango du hirugarren lurralde bateko pertsona bat Europa barruko estatu-kideren baten mugaren batean egoera irregularrean atxilotzen bada, nahiz eta estatu horrek kontrolak ezarri bertako ordena publikoa eta barne segurtasuna arriskuan jar ditzakeen mehatxu larri bat dagoelako". Harrera Sareko kideen hitzetan, beraz, "Europar Justizia Auzitegiaren arabera, ezin da itzulketa prozedura gauzatu Europa barruko muga batean".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren Harrera Sareak
La Sirena aterpetxea irekitzeko eskatu du Donostiako Harrera Sareak

Donostian 300 pertsona baino gehiago daude aterpetxerik gabe. Harrera Sareak adierazi du “inhumanoa” dela La Sirena itxita mantentzea, eta “are gogorragoa” egungo tenperatura baxuekin.


2023-06-07 | ARGIA
Migratzaileak atxilotzeagatik jai-egunak, Espainiako Poliziak Irunen martxan jarri nahi izan duen neurria

Migratzaileak atxilotzea saritzen duen neurria onartu zuen atzo Espainiako Poliziaren Irungo taldeak: asteburuan migratzaile bat atxilotzeagatik, hiru jai-egun; bi migratzaile edo gehiago atxilotzeagatik, lau jai-egun; eta hamar atxilotutik gora, bost. Poliziaren sindikatuak... [+]


2022-12-21 | ARGIA
Atxondoko Harrera Herriak okupatu egin du Axpeko etxea

2018tik aurtengo urrira arte migratzaileei harrera egin eta aterpea emateko erabiltzen zen Axpeko aterpetxea, baina Atxondoko Udalak kanporatu egin zituen, eraikinaren egoera ez zela segurua eta ikuskaritza pasa beharra zegoela argudiatuz. Bi hilabetetik gora kalean bizitzen... [+]


Zazpi migratzailek Atxondoko udaletxeko arkupetan egiten dute lo, aterpetxea itxi dietelako

Migratzaileei harrera egiteko prestatuta dagoen Atxondoko aterpetxea erabiltzea galarazi die Udalak, eta non lo egin ez dutela, joan den astetik Atxondoko udaletxeko aterpetxean pasatzen dute gaua zazpi lagunek. Udalaren utzikeria salatu dute.


2022-10-19 | ARGIA
Migratzaileei Atxondoko aterpetxea erabiltzea galarazi die udalak, Harrera sareak salatu duenez

Atxondo Harrera Herria sareak gogoratu du migratzaileek asteak daramatzatela aterpetxean ezin sartu eta udalak eman dien arrazoia dela aterpetxeak ikuskaritza pasa behar duela, txosten bat prestatzen ari direla eta horregatik ezin dela erabili. Galdera eta kezka ugari ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude