Irlandak barkamena eskatu die Magdalene garbitegietako emakume esklaboei

  • Enda Kenny Irlandako Taoiseach-ak (lehen ministroak) barkamena eskatu zien Magdaleneko garbitegietan giltzaperaturik egon eta tratu iraingarria jaso zuten ia 10.000 emakumeei, TheGuardian-ek argitaratu duenez. Moja katolikoak ziren garbitegi horien jabe, eta XVIII. mendetik XX. mendearen amaiera arte egon dira jardunean.


2013ko otsailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Magdalene garbitegietako baten irudia (argazkia: ft.com)

Irlandako gobernuaren desenkusa, 1.000 bat orrialdeko salaketa bat argitaratu eta bi astera etorri da. Garbitegietatik biziraun dutenek, haien senideek eta beste hainbat defendatzailek osaturiko Justice for Magdalenes plataformak idatzitako salaketa horretan xehetasunez azaltzen dira bertako emakumeek jaso zituzten tratu txarrak.

Kausaren jarraitzaileak asaldaturik agertu ziren lehen ministroak, salaketa irakurri eta berehala, barkamena eskatzeari uko egin zionean. Atzo parlamentuaren aurrean eginiko agerraldian, ordea, lehenbiziko epai hori zuzentzen saiatu zen. Magdaleneko emakumeei gertaturikoak “Irlandarron bizitza, gu garenaren kontzientzia itzal beltz batez estali” duela esan zuen Kennyk. Jasanarazitako minaz eta traumaz “benetan damuturik” zegoela esan zuen parlamentuaren aurrean.

Gobernuak emakume horiei eskainitako oroimen-monumentu bat finantzatuko zuela ere iragarri zuen lehen ministro irlandarrak. Honez gain, bizirik dirauten Madgaleneko garbitegietan egondako 800 emakumeri kalte-ordaina eskainiko zaiela esan zuen. Konpentsazio honek aholkularitza zerbitzua, osasun zaintza eta ordain ekonomikoa bilduko ditu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irlanda
2024-02-05 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Marginaliak


13 urtera arte mugikorrik ez: Irlandako hiri bateko ikastetxe eta guraso elkarte guztiek hartu duten erabakia

Herri bateko familia eta eskola guztiek adosten badute haurrei ez dietela smartphonerik erosiko, akabo seme-alabei mugikorra emateko presioa, akabo mugikorrik ez duen haur bakan horien bazterketa. Bada, Irlandako Greystones hiriko zortzi ikastetxeek eta horietako guraso... [+]


2023-05-25 | Axier Lopez
1.200 miloi euroko zigorra ezarri diote Facebooki herritarren pribatutasuna urratzeagatik

Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]


Udal hauteskundeak aise irabazi ondoren, Sinn Feinek Stormont desblokeatzea eskatzen du

Sinn Feinek lehen aldiz irabazi ditu Ipar Irlandako udal hauteskundeak, eta 462 zinegotzietatik 144 eskuratu ditu, duela lau urte baino 39 gehiago. Alderdi errepublikarraren ustez, horrek balio beharko luke unionismoak blokeatzen duen Stormonteko Legebiltzarra berriz... [+]


2023-04-23 | Axier Lopez
Justizia bidean?

Mende laurdena bete du Ipar Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenak, gatazka armatuen konponbiderako erreferenteetako bat bilakatu dena munduan. 1998ko akordioaren helburu nagusia biolentziari amaiera jartzea zen. Indarkeria izugarri apaldu da, baina ez da desagertu. Berbarako,... [+]


Eguneraketa berriak daude