Iraultzaren eta maitasunaren artean

  • Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta bigarren aldi honetan bai lortu zuela orkestrak publikoa hunkitzea, zalantzarik gabe.


2024ko abuztuaren 05ean - 10:47
Argazkia: Musika Hahamabostaldia - Iñigo Ibáñez
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Fitxa: Donostiako Musika Hamabostaldia. Kursaal Auditorioko Zikloa. Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoa. Zuzendaria: Gustavo Gimeno. Easo Ahots Mistoen Abesbatza. Zuzendaria: Gorka Miranda. Bakarlaria: Alexander Vinogradov (baxua). Egitaraua: Shostakovitx eta Berlizo-en lanak. Data: abuztuaren 2a.

Shostakovitxen Stepan Razinen exekuzioa, op. 119 1964an konposatutako lana da. Bertan, konpositoreak maisutasunezko idazkera eta adierazkortasun-indar eutsiezina erakusten ditu, eta edozein totalitarismo politiko mota bortitz, urradura eta umore-sen beltzez salatzen du. Eta hau, Stepan Razin nekazariak XVII. mendeko latifundista errusiarren aurka hasitako matxinada kontatuz egiten du.

Interpretazioak obrak eskatzen zuen grina eta indarra izan zuen, bai orkestraren aldetik, soinu sendoa erakutsi baitzuen, bai Easo Abesbatzaren aldetik, afinatua eta uneoro konpaktatua. Azpimarragarria izan zen Alexander Vinogradov baxu errusiarraren aktuazioa, tinbre sakonekoa eta emisio segurukoa. Luxenburgoko sinfonikoak eskainitako bertsioaren arrakastan funtsezkoa izan zen bakarlariaren kalitatea.

Luxenburgokoek kontatu ziguten bigarren istorioa maitasun istorio izugarria izan zen. Hector Berliozen 'SInfonia fantastikoa, op. 14' delakoaren bost mugimenduen bidez kontatzen den istorioa hain zuzen ere. Berliozek musikari gazte baten ametsak kontatzen dizkigu. Bere maitearen gaitzespena jasan ondoren, opiora jotzea erabakitzen du bere penak arintzeko.

Gustavo Gimeno zuzendaria, adierazkortasun handiz, dotore igaro zen lehen mugimenduaren malenkoniatik bigarrenaren dantza gozora. Eta hirugarren mugimenduko eszena bukoliko ederretik ‘Oinazerako Martxa’-ren izuara (laugarren mugimenduaren izenburua), ‘Akelarreko gau bateko Amets’-en kemenarekin amaitzeko. Dena intentsitate handiz eta dotoreziaz aldi berean.

Lehenengo kontzertuan bezala, orkestrak soinu pletoriko eta bikaina  luzitu zuen, eta fraseatze dotorea, Europa erdialdeko kutsua erakutsiz. Baina inaugurazio egunean zuzendaritzak erabat aireratu ez zuen bezala, bigarren aldi honetan 10 bat eman beharko litzaioke. Zorionak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Musika Hamabostaldia
Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Musika Hamabostaldia: nire gomendioak

Azken urteotan egin dudan bezala, Musika Hamabostaldiak 86. ediziorako prestatu duen egitarau ederra ikusita, nire iradokizun eta gomendio bereziak egiten dizkizuet. 

Egia esan, eta ia beti gertatzen den bezala, oso zaila da kontzertu batzuk nabarmentzea, horiek guztiak... [+]


Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Inaugurazio erromantiko-berantiarra

Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.


Eguneraketa berriak daude