ARGIAko lankideek konfinamenduan egindako “Oasiko Kronikak” umorezko podcast-aren bigarren saioa entzungai duzue jada. Balkoietako herri mugimendu iraultzaileak tarte zabala hartu du aste honetakoan.
Ez da gutxiagorako, fenomeno berriak guztiok baikaitu harrapatu, modu zuzen ala kolateralagoan. Hari eskaini diogu irratsaioko lehenbiziko eztabaida traszendentala, eta gainerako ataletan ere izan du presentziarik. Lehenbiziko saioari tiraka, atal hauek ere baditu bigarren emankizunak:
- Albisteak
- Teoren abenturak eta kalentura
- Aita ernegatua
- Erntzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?
- Ruper Ordorikaren kanta hautatua
Telegramen ere bai
"Oasiko Kronikak" abiatzearekin batera, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Bidali zure apustua
Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.
Hasi ginenean ez genuen urrik ere emango, baina Beranduegi iritsi da bere seigarren denboraldira. Eta oraingoan, babesle eta guzti: Reparaz autoak. Guk ere agindu bat jaso dugu, George Orwellek San Mames betetzeko esan digu, baina gure aurretik Pellori utziko diogu, eta... [+]
Azken irlara iritsi gara eta oraingoan ez dugu itzultzeko asmorik. Ez, behintzat, irailera arte. Ur urdin, lur gorri eta pinu usaina duen Balearretako irla diskoteka eta festengatik da ezaguna, baina jakin, hau ez dela gaur egungo kontua, badu bere historia.
Honako abestiak... [+]
Ez genuen uste inoiz egingo genuenik, baina Beranduegin turismoaren apologia egiten hasi gara. Baina ez edozein turismorena, guk Kevin eredua defendatzen dugu: hartzak, nudistak eta lapurrak, Serbian. Hori da guk defendatzen dugun turismoa. Hartu apunteak zuen uda antolatzen... [+]
Eguzki berotan ibili gara azken bi asteetan, eta apur bat freskatzeko beharra ere badugunez, hurrengo geldialdia Groenlandian egingo dugu: Trump, Inuitak, Danimarka, klima larrialdia... ertz asko, geroz eta izotz gutxiago duen irla erraldoain.
Honako abestiak erabili... [+]
Uda hontako gure bidaian ozeano barean egingo dugu hurrengo geldialdia, Hawaiira goaz. Eta guk ez dugunez espazialki soilik bidaiatzen, denboran ere atzera egingo dugu: 1875ean hasten da gure gaurko istorio laburra.
Honako abestiak erabili ditugu:
Beach Boys -... [+]
Guri ere iritsi zaigu ahalik eta lanik gutxien egin nahi dugun garaia, eta noski, alferkeriaren aldeko apologia egingo dugu. Horregatik, udako Oroimen Histerikoaren bertsio labur eta udatiarra irlaz irla pasako dugu. Lehenengo geldialdia: Capri.
Honako abesti hauek... [+]
Alferrikako kontu askotaz hitz egin dugu gaur ere: Fermin Muguruzaren kontzertua, Subflubialaren aurkako kanpaldia, kulturaren merkantilizazioa eta Pello Reparaz... Baina irakaspen garrantzitsuena, beste behin, twitterrek eman digu: ez dezagun ahaztu, inoiz, espainolak garela;... [+]
Historiaurrera goaz berriro aste honetan, baina oraingoan garai hartako feministez Zenbait historialariren arabera historiaurreko genero rolak egungo ikuspegitik baldintzatu eta oker interpretatu dira, eta gaur horiekin haustea da asmoa.
Honako abesti hauek erabili ditugu... [+]
Gai bat eta bakarra gailendu da aste honetako saioan, ze gezurra badirudi ere, Kevinek egia topatu du Aste Santuan Katalunian. Bere hitzetan “kontzentrazio esparru moduko batean” egon da, “lana barrurantz egiten”, hau da, egunean hamar orduz meditatzen... [+]
Datozen bi saiotan historiaurrera joango gara. Gaur egun garena, pentsatzen duguna, sinesten duguna, nonbaitetik datoz, ez ditugu hutsetik asmatu. Komunismoaz hitz egin digu aste honetan Nagore Irazustabarrenak, eta Txinako herrixka batean topatu ditu honen zenbait... [+]
Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?
Zortzigarren saioa, eta... [+]
“Esan ezin denaz, hobe da isiltzea” esan zuen Wittgensteinek Tractatus liburuaren azken esaldi famatu hartan. Eta esan ezin horretan zeuden, haren ustez, munduan erreferente zehatzik ez daukaten gaiak: etika, estetika eta erlijioa. Horrela, isiltasun mistiko batean... [+]
Txandarraren aldeko aldarria askotan zabaldu dugun saioan, kirolaz ere hitz egin behar noizean behin, eta gaur, tenisa aukeratu dugu. Hasi da aurtengo Roland Garros txapelketa, maiatzaren 25ean hasi zen eta gizonezkoen finala ekainaren 8an jokatuko da. Egin ohi dugun bezala,... [+]
Irene Lafuente lagun hartuta, heldu izatearen inguruan gogoetatu dute Iñigo Martinezek eta biek Galdera Basatiak podcastaren zazpigarren atalean. Pista bat: "Helduok badugu barnean Peter Pan-en sindromea; nahi dugu dena, nahi bezala, nahi dugunean". Hain helduak al... [+]
Ez al dugu helduak izan nahi? Zeintzuk dira adingabetasunaren abantailak? Kantek galdera horiek mahai gaineratu zituen Zer da ilustrazioa? lan ospetsuan. Beste norbaitek gure ordez pentsatzen badu eta gure ordez erabakiak hartzen baditu, ez gara gu horretaz arduratu... [+]