‘Irati’ komikiaren euskarazko bertsioa argitaratu dute

  • Irati filma egiteko inspirazio iturri izan den izen bereko komikia aurkeztu dute gaur Koldo Mitxelena Kulturunean. Irati komikia, izatez, duela urte asko sortu zuten Juan Luis Landak eta Joxean Muñozek, gaztelaniaz. Orain, ordea, euskaraz ere irakur daiteke, Erein argitaletxearen eskutik.


2023ko maiatzaren 12an - 07:13
Paul Urkijo 'Irati' filmaren zuzendariak komikiaren aurkezpenean parte hartu du. (Argazkia: Erein)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Muñozek aurkezpenean azaldu duenez, “Paul Urkijoren filmaren ondoren, Iratiren unibertsoa izugarri aberastu da, eta pelikula ikusi duzuenok, orain komikiarekin, berriro ere Iratirekin jarraitzeko aukera izango duzue, beste modu batera eta beste istorio batzuekin”.

Filmaren zuzendaria, Paul Urkijo, ere izan da komikiaren aurkezpenean. Adierazi du 15 urte ingururekin irakurri zuela lehen komiki hura, eta “guztiz maitemindu” zela. Urkijo pozik agertu da euskarazko bertsioa argitaratu dutelako, eta jendea komikia irakurtzera gonbidatu du.

Hona hemen komikiaren sinopsia: Nafarroa VIII. mendean, Abderramanen (musulmanak) eta Karlomagnoren (frankoak) inperioen artean kokatua. Ximeno Azkarra Iruñeko lehen erregearen biloba Eneko Aritzaren eta Irati izeneko lamina misteriotsu baten arteko harremana Antzinarotik Erdi Arora igarotzean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2025eko azaroaren 10
Barra Warroak
Kale oso bat sutan

2025eko urriaren 29
Heriotza haur literaturan
Bazen behin... izan zen

Eguneraketa berriak daude