Oiongo partidu batean jasandako irain arrazistak salatu ditu futbolari batek

  • Otsailaren 4an, Villegas taldeko Christian Borikó jokalariak Oyonesa taldeko zaleen irain arrazistak jasan behar izan zituela salatu du sare sozialetan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 9an - 11:50
Boriko jokalariaren aurkako irain arrazistak egin zituen Oiongo zaletuen talde batek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oyonesa Oion herriko futbol taldea da, gaur egun Errioxako hirugarren mailan jokatzen duena. Otsailaren 4an, Villegas taldearen aurka jokatu zuen Oionen bertan, baina ez partida ez zen behar bezala amaitu.

Villegas taldeko Christian Borikó jokalariak gogor egin du Oyonesa taldeko zaleen aurka. Izan ere, irain arrazistak jasan behar izan zituen Oion Arena zelaian.  

“Zelaiaren alboan etengabe iraindu ninduten zaleak egon ziren. Hasiera batean, beste taldekide batekin hasi ziren, Victor Lopezekin. Atsedenaldia pasata, Lopez beste albora joan zen eta Christian Borikók jasan behar izan zituen irainak 45 minutuz”, azaldu dute Villegas taldeko kideek. “Zelaietatik kanporatuak izan behar dira”, salatu dute. 

Borikók berak ere salaketa sare sozialetan zabaldu zuen. “Tximino” deitu ziotela salatu eta “horrelakorik inoiz jasan ez izana” salatu du.

 

 

 

Salaketa publiko egin bezain laster, Oyonesa taldeak barkamenak eskatu dizkio jokalariari. Jokalariak ere, barkamenak onartu ditu, baina ez printzipioz ez dute neurririk hartuko.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude