Irailaren 25ean epaituko dute David Rincon Hanburgon; manifestaziora deitu dute ostiralean

  • Herriok Erabaki taldeak prentsaurrekoa eskaini du David Rinconen eta Hanburgon atxilotu zituzten beste gazteen askatasuna aldarrikatzeko. David Rincon irailaren 25ean epaitua izango da Hanburgon; atxiloketa salatzeko eta G20aren aurka manifestaziora deitu dute ostiralerako, Bilbon. Arratsaldeko 19:30ean bilduko dira Arriaga plazan, eta Euskal Herriko herritar guztiei deia luzatu diete bertaratzeko eta parte hartzeko. Hanburgon G20aren kontrako manifestazioetan atxilotu zituztenak epaitegietatik pasatzen ari dira egunotan. Batzuk libre geratu dira, beste batzuei, ordea, kartzela zigorra jarri diete. Daviden txanda irailaren 25ean da, eta bere askatasuna exijitu nahi dute manifestazioan.


2017ko irailaren 19an - 14:38

 

Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta CC-by lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Globalizazio neoliberala
Maya trenaren obrek dagoeneko 10 milioi zuhaitz baino gehiago bota dituzte Mexikoko hego-ekialdean

1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.


Berriz mahaigaineratu dute Mercosur-EB merkataritza askerako akordioa, klima larrialdirik ez balego bezala...

Berriz ere mahai gainean dute Europar Batasunak eta Mercosur-ek –Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik– 1999az geroztik izenpetu nahi luketen akordioa. Trantsizio ekologikoaren aurkako norabidea hartzea litzateke hitzarmen hori izenpetzea, eta beste behin... [+]


Ez adiorik, Tuvalu

2022ko abenduan Tuvalu uharte-estatu ttipiak iragarri zuen Metabertsora pasatuko dela. 26 kilometro karratu baizik ez dauzkan artxipelagoa itsasoak bere igoerarekin irensteko arriskuan dago eta horregatik nahi dute ziberespazioan iraupena segurtatu. Simon Kofe Atzerri... [+]


2023-02-13 | ARGIA
“Supermerkaturik gabeko otsaila”, hurbileko jatetxe, komertzio eta baserriei kontsumitzeko

Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]


2022-12-16 | Sustatu
Amazonen kutxatila-biltegi baten kontrako trollgintza

Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]


Eguneraketa berriak daude