Hanburgoko kaleetako hormetan daude ikusgai Julen Iztuetaren (Anoeta, Gipuzkoa, 1987) collageak. Azken urte eta erdian handik eta hemendik hartutako irudiak moztuz osatutako collageek osatzen dute Ispilu hutsak bilduma. Gorputz hustuak, zatituak eta berrosatuak dira nagusi, identitateari buruzko hausnarketan. Vilanova i la Geltrú-n (Bartzelona) bizi da Iztueta egun, jardun artistikoarekin diseinatzaile grafiko eta unibertsitateko irakasle lanak uztartuz.