UPN-PP koalizioak irabazi ditu hauteskundeak Nafarroan. Baina Madrildik PPren aldeko inoizko olderik handiena zetorrelarik, haiek 5.500 boto eta diputatu bat galdu dituzte, emaitzak 2008koekin alderatuta. Nafarroako Kutxako eskandaluek zerikusirik izanen dute, doike.
PSNk bigarren indarra izateko lehia irabazi dio Amaiurri. Baina 45.000 boto eta diputatu bat galdu ditu, eta bere hauteskunde zorua zulatzen eta zulatzen segitzen du. UPNren eskutik segitzen duen bitartean gauzak ez dira erraz aldatuko. Eta igandeko emaitzak ikusita, ez dirudi UPNren eskua askatuko duenik, ez dirudi foru hauteskundeak aurreratuko dituztenik.
Amaiurrek Geroa Bairi aurrea hartu dio, indar abertzaleen artean lehena izateko lehian. Baina alde txikia atera dio Ezker Abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osaturiko koalizioak EAJk eta Zabaltzeneko independenteek sortutakoari. Geroa Bairen emaitza onen eragileak, hainbat: Uxue Barkos hautagaiaren indarra, NaBairen espazio politikoaren bereganatzea, talde mediatiko baten laguntza eraginkorra.
Amaiurrek bere emaitza ez horren onen azterketa egiterakoan, hain zuzen ere faktore horiek guztiak hartu beharko lituzke aintzat. Aukeratu zuen hautagaia egokiena ote zen hainbat taldek osaturiko koalizio batentzat. Hautagai, irudi, diskurtso egokienak erabili ote zituen NaBairen espazio politikoa bereganatzeko lehiarako. Alde dituen hedabideek Nafarroan oihartzunik ote duten eta zergatik.
Aipamen berezia merezi du Aralarrek: Bilduk maiatzeko foru hauteskundeetan baino 7.000 boto gehiago lortu ditu Amaiurrek. Horrek oso egoera ahulean utzi du.
Historian lehenbizikoz, indar abertzaleek bi diputatu lortu dituzte Nafarroan. Horra hor titularra. Titularraren atzean, abertzaletasuna Nafarroan ulertzeko bi eredu, lehian. Ikusteko dago inoiz lehiatik elkarlanera pasako diren. Nafarroan aldaketa politikoa lortzeko, ezinbestekoa litzateke.
Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]
Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.
Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.
1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]
Historian Euskal Herriaren alde bizitza eman duten pertsona guztiei omenaldia eta lore-eskaintza eskaini die Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean Iruñean egindako ekitaldian.
Larunbat honetan dute Antso Azkarra eta Miramamolinen esmeralda antzerkiaren azken emanaldia Hazparnen. Makear gazteek taularatzen dute Antton Luku antzerkigileak 1997an idatzitako obra. Urte horretan Donostia Hiria Literatur Saria irabazi zuen; 25 urte geroago publikoaren... [+]
Amaiurko gazteluaren erresistentziaren eta suntsiketaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia ospatu da larunbatean, Amaiurko Gaztelu Elkarteak eta Amaiurko herriak antolaturik eta hainbat instituzioen ordezkarien presentziarekin.
Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta “dabuten” esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are,... [+]
1522ko uztailaren 19an Amaiurko gaztelua bereganatu zuen espainiar gudarosteak, euren erreinuaren defentsan erresistitu nahi izan zuten nafar gerlariak garaituta. Ez zen izan Nafarroako konkistaren borrokaldi funtsezkoena, bai seguruenik sinbolikoena. Historiak isilarazita egon... [+]
Aise adituko diezue adin bateko espainolei, zerbaiten larritasuna gutxietsi edo apaletsi nahi dutelarik: “Kuban gehiago galdu zen”, harako 1898 hartako inperio kolonialaren hondarren galera gogoan. Hungariarrek ere, gisako esamoldea omen dute, adiera berberarekin... [+]