Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

  • Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak sortutako burbuila berezia. Bertatik hamarnaka elkarte pasa ziren: Gastibeltza, Integrazio batzordea, Lapurdi 1609 elkartea edota Haur Rock. Andoni Iturriozek Larraldea bere haurrei transmititu die, eta beste xedeak dituzte leku horrentzat. Euskalgintza babestu duen leku bat galtzen du Ipar Euskal Herriak, horrenbestez.

Euskal Irratiak
Euskalgintza kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
“Euskararena auzi politikoa da, norbanakoen ahaleginarekin nekez erantzungo diogu”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.