Bigarren itzulirako txartela lortu du EH Baik zazpi kantonamendutan

  • Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamenduetatik zazpitan lehiatuko dira ezkerreko abertzaleak ekainaren 27an: Hendaia Hegoko Itsas Bazterra izenekoan (lehen indarra atera da EH Bai, botoen %29,3 lorturik); Donibane Lohizunen (bigarren, %39 eginik); Bidaxune-Amikuze-Oztibarren (bigarren indarra, %24,5) ; Uztaritze-Errobi-Urdazurin (bigarren, %29); Errobi Aturrin (bigarren, %27,1); Baigura Mondarrainen (bigarren, %36) eta Euskal Mendian (bigarren, %36,9). Hendaian ezkerrekoa ukanen dute lehiakidea, haatik, beste guztietan eskuina.


2021eko ekainaren 21an - 08:26
Azken eguneraketa: 10:46

Ezkerreko abertzaleek duela hogei urte lortu zuten lehen kontseilaria departamendu mailan (Jean-Mixel Galant) eta geroztik, Alain Iriartek ere lortu zuen aulkia 2008an eta 2015ean –elkargoan presidenteorde bihurturik, 2017an demisionatu zuen kargu metaketa saihesteko–. Bigarren itzulirako lehian hurbiletik begiratzekoak izanen ditugu batez ere Bidaxune-Amikuze-Oztibarre; Hendaia, Hegoko Itsas Bazterra; Uztaritze-Errobi. Hala ere, parte-hartzeak ukanen du garrantzi handia eta horrek eragin ditzake sorpresak.

Zehaztekoa da abstentzioa izan dela garaile nagusia: %61,2koa izan da Ipar Euskal Herria eta Biarnoa biltzen dituen Pirinio Atlantikoetako departamenduan. 2015 urteko hauteskundeekin konparatuz, 14 puntuz apaldu da parte-hartzea.

Historikoki Pirinio Atlantikoetako departamendua ia betidanik kokatu da eskuinean: soilik 2009-2015eko agintaldia gidatu zuen ezkerrak. Ekainaren 27an beste behin ere garaile atera behar luke zentro eskuinak. Ikustekoa da orain arteko presidentea den Jean-Jacques Lasserrek (%52,5 lortu du lehen itzulian)beste behin irabazten dituen bozak... Parean du EH Bai, lehen itzuliko %24,5ko emaitzarekin eta bigarren itzulian ezkerraren alde bozkatzeko deia egin duten Michele Doyhenart eta Lucien Betbeder hautagaien sostenguarekin (%14,4).

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
2024-05-24 | Euskal Irratiak
Peio Etxeleku, Elkargoko bere kargugabetzeaz: "Ez didate ene burua defendatzeko aukerarik eman"

Jean René Etxegaraik Peio Etxeleku baztertu du Errobi lurraldeko arduretatik. Etxeleku Kanboko hautetsia eta EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria da. Joan den astean Hirigune Elkargoko buruak jakinarazi zuen poloko hamaika auzapezetatik seik galdegin ziotela... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-01-31 | Euskal Irratiak
Peio Etxeberri Aintxart
"Estatuak heriotza heroikoa eskaini zion gainbeheran zen Enbatari"

Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak Enbatak Hego Euskal Herriko ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
"Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean"

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


Eguneraketa berriak daude