Ipar Euskal Herriko hondartzak itxi dituzte kutsaduragatik

  • Azken egunetan egondako euri jasek kutsadura mailak gora egitea eragin dute eta horregatik erabaki du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak hondartzak ixtea. Biarritzekoa, Bidartekoa eta Angelukoa zabaldu dituzte ostiral goizean.

Biarritz.

2022ko abuztuaren 19an - 10:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ipar Euskal Herriko 34 hondartza itxi zituzten ostegunean, kutsadura maila igo delako. Uraren analisi berriak egingo dira ostiralean eta analisien emaitzen arabera erabakiko dute hondartzak itxita mantendu behar diren edo ez. 

Kutsadura maila igotzearen erantzuleak euri jasak izan dira. Euri jasak lur oso lehorretan erortzean lurrak ezin du ur guztia xurgatu eta horren ondorioz itsasora ur kutsatua heltzen da. Horrez gain, uren tratamendurako hainbat plantek gainezka egin dute eta horrek ere kutsadura ekarri du.

Uraren egoerak hobera egin duela-eta hainbat hondartza zabaldu dituzte ostiral goizean, Biarritzekoa, Bidartekoa eta Angelukoa. Hendaiatik Donibane Lohizunera arteko hondartzek itxita jarraitzen dute hala ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar Euskal Herria
2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!