Ipar Euskal Herriko 60 bat hautetsik presoen aldeko manifestaziora deitu dute

  • Bake prozesua bururaino eramateko gogoa eta determinazioa plazaratu dute Lapurdi, Nafarroa Beherea zein Zuberoako hamarnaka hautetsik. Euskal presoen auzian aurrerapausoak eman izana baikorki harturik ere, Frantziako Estatuak bake prozesuari begira daukan “blokeo jarrera” deitoratzen dute hautetsiek.

Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsi, iazko manifestazioan

2020ko urtarrilaren 09an - 10:05
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ipar Euskal Herriko 60 hautetsik baino gehiagok deitzen dute larunbatean presoen alde Baionan egingo den manifestaziora. Deialdiaren izenpetzaileen artean daude Frantziako Parlamentuan aulkia daukatenak (Vincent Bru, Jean Lassalle, Max Brisson, Frederique Espagnac), Kontseilu Orokorreko hainbat kontseilari (Marie-Christine Aragon, Fabienne Ayensa, Jean-Paul Diribarne, besteak beste) Jean-René Etxegarai Euskal Hiri Elkargoko lehendakaria eta Baionako auzapeza eta beste hamarnaka auzapez. “Euskal jendartearen ondoan, prozesua bururaino lagundu nahi dugu, ondoko belaunaldiak lurralde sosegatu batean bizi daitezen”, irakurri daiteke haien deialdian. Determinazioaren sinbolo, makila eskuan bertaratzeko deia egiten dute.

Frantziaren jarrera deitoratuz

Duela bi urte Frantziako Justizia Ministerioarekin irekitako elkarrizketa-gunearen bidez “aurrerapen garrantzitsuak” eman badira ere, Frantziako Estatuaren “blokeo jarrera” deitoratzen dute hautetsiek. Hain zuzen, euskal herritarren azken epaiketetan Kondenen Aplikaziorako Epaitegiak bake prozesua kontutan hartu arren, Ministerio Publikoak “oztopo” izaten jarraitzen duela salatzen dute. “Frantziako presidentearen hitzak baikorki hartu genituen maiatzean Miarritzera etorri zenean: " Euskal Herria adibide bat da neretzat gatazkaren konponbidean eta armagabetzean. (...). Estatuaren egin beharra, mugimendua laguntzea da. Ez dezagun historia errepika, lagundu behar da " ; hitzak bai baina ondotik aldeko jarrerarik ez dela izan gaitzetsi behar dugu".

Euskal Elkargoak ere abenduan aho batez babestu zuen presoen alde urtarrilaren 11n eginen den manifestazioa. Baionakoa, 15:00etan abiatuko da Laugatik, Bilbokoa berriz 17:00etan La Casillatik.

Horra hor, izenpetzaileen zerrenda osoa:

Léonie AGUERGARAY (Muskildiko auzapeza), Marie-Christine ARAGON (Departamenduko kontseilaria Baiona 3ko kantonamendua), Beñat ARRABIT (Arrosako auzapeza eta eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea),Fabienne AYENSA (Beskoitzeko auzapeza eta Errobi-Aturriko Departamenduko Kontseilaria), Sauveur BACHO (Arberatze-Zilhekoako auzapeza), Paul BAUDRY (Basusarriko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko Lehendakari ordea), Maider BEHOTEGUY (Bardozeko lehen axuanta eta Euskal Hiri Elkargoko Lehendakari ordea), Lucien BETBEDER  (Lekorneko  auzapeza  eta  Auzapezen  Biltzarreko  lehendakaria), Jean-Michel BICAIN (Gamarteko auzapeza), Martine BISAUTA (Baionako axuanta eta Euskal Hiri Elkargoko Lehendakari ordea), Dominique BOSCQ (Lakarri-Arhane-Sarrikotagaineko auzapeza eta Euskal Heri Elkargogo Lehendakari ordea), Max BRISSON (Pireneo- Atlantikoetako Senadore eta Biarritzeko Departamenduko Kontseilari), Vincent BRU (Pirineo-Atlantikoetako Deputatua), Beñat CACHENAUT (Iholdiko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko Lehendakari ordea), Bruno CARRERE (Uztaritzeko   auzapeza   eta   Euskal   Hiri   Elkargoko   Lehendakari   ordea), Renée CARRIQUE (Idauze-Mendiko auzapeza), Pierre CARRICART (Hauzeko auzapeza), Alain CASTAING (Jatsuko auzapeza), Jean-Michel COSCARAT (Baigorriko auzapeza), Francis DAGORRET (Bastidako auzapeza), Sandrine DERVILLE (Akitania Berrriako lurraldeko lehendakari ordea), Jean-Paul DIRIBARNE (Bardozeko auzapeza eta Errobi-Aturriko Departamenduko Kontseilaria), Alain DUBOIS   (Makeako    auzapeza),   Emilie   DUTOYA   (Akitania   Berria  lurraldeko Kontseilaria), Kotte ECENARRO (Hendaiako auzapeza, Euskal Hiri Elkargoko lehen Lehendakari ordea eta Hego Lapurdiko Departamenduko Kontseilaria), Monique ELGOYHEN (Lexantzü-Zunhareko auzapeza), Christine ERDOZAINCY-ETCHART (Arhantsusiko auzapeza), Chantal ERGUY (Aiziritze-Gamue-Zohaztiko auzapeza), Frédérique ESPAGNAC (Pirineo Atlantikoetako Senataria eta Akitania Berria lurraldeko Kontseilaria), Michel ETCHEBEST (Maule-Lextarreko auzapeza eta Euskal  Hiri  Elkargoko  Lehendakari  ordea), Jean-René  ETCHEGARAY (Baionako auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko Lehendakaria), René ETCHEMENDY (Suhuskuneko auzapeza), Andrée ETCHEVERRIA (Ozaze-Züharako auzapeza), Jean-Michel GALANT (Azkarateko auzapeza), Arño GASTAMBIDE (Aiherrako auzapeza), Francis GONZALEZ (Bokaleko auzapeza eta Kontseilu Komunatorioko delegatua), Joseph GOYHENEIX (Lekunberriko auzapeza), Pierre GUILLEMOTONIA (Lehuntzeko auzapeza), Jean-Pierre HARRIET (Luhusoko auzapeza eta Baigura-Mondarraingo Departamenduko Kontseilaria), Roland HIRIGOYEN (Mugerreko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko Lehendakari ordea), Jean-Marie IPUTCHA (Ezpeletako auzapeza), Alain IRIART (Hiriburuko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko Lehendakari ordea), Jean-François IRIGOYEN (Donibane Lohitzuneko auzapeza Kontseilu Komunitateko delegatua), Jean-Baptiste LABORDE   (Sarako   auzapeza   eta   Kontseilu   Komunitateko   delegatua), Xavier LACOSTE (Irisarriko auzapeza), Jean LASSALLE (Pirineo Atlantikoetako Deputatua, Chantal KEHRIG-COTTENCON (Hendaiako lehen axuanta eta Hego Lapurdiko Departamenduko Kontseilaria), Alice LEICIAGUECAHAR (Akitania Berria lurraldeko Kontseilaria, Bénédicte LUBERRIAGA (Departamenduko Kontseilaria Uztaritzeko kantonamendua), Arnaud MANDAGARAN (Amendüze-Unasoko auzapeza), Christelle MANGE (Sohütako auzapeza), Christophe MARTIN (Baiona 2ko kantonamenduko Departamenduko Kontseilaria), Marie-José MIALOCQ (Arbonako auzapeza eta Kontseilu Komunitateko delegatua), Jean-Pierre MIRANDE (Garindaineko   auzapeza   eta   Euskal   Mendien kantonamenduko Departamenduko Kontseilaria), Pierre-Marie NOUSBAUM (Senpereko auzapeza), Michel OCAFRAIN (Bankako auzapeza) Daniel OLCOMENDY (Izura-Azmeko auzapeza eta Kontseilu Komunitateko delegatu), Isabelle PARGADE  (Baigura-Mondarrain kantonamenduko Departamenduko Kontseilaria), Philippe POYDESSUS (Duzunaritze-Sarasketako auzapez), Andde Sainte-Marie (Akitania Berria lurraldeko Kontseilaria), Michel VEUNAC (Biarritzeko auzapeza, Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea eta Akitania Berria lurraldeko Kontseilaria), Jean-Claude YBARGARAY (Lakarrako auzapeza).

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Eguneraketa berriak daude