Iosu Alfaro (Haize Berriak): “Gure bailarak babestu behar ditugu proiektu energetiko handien aurrean”

  • Haize Berria plataformak, Enigma Green Power enpresak Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar inguruan ezarri nahi dituen zazpi parke eolikoek eragin ditzaketen kalteak salatu zituen berriki. Ekainaren 11n bukatzen da proiektuaren kontrako elegiteak aurkezteko epea. 


2025eko maiatzaren 26an - 10:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen berriki Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Aerosorgailu horiek eremuan sortuko luketen kalte larriaz ohartarazi zuen elkarteak, “habitaten eta faunaren galeragatik, paisaiaren inpaktuagatik eta iraunkortasun ezagatik”.

Iosu Alfaro plataformako kideak argitu moduan, proiektuaren gaineko kezkak hasieratik piztu zitzaizkien, jarri nahi diren haize-errota proiektu bakoitza Enigma Green Power konglomeratuaren barreneko azpi-enpresa baten izenean erregistratua zegoela atzematerakoan. "Enpresa hauek ez dira gerora parke eolikoak kudeatuko dituztenak, ezta eraikiko dituztenak ere. Enpresa hauek proiektu ehiztariak dira, behin baimenak eskuratuta proiektuak saltzen dituztenak. Prozesu guzti horretan pista galtzen diogu jabetzari". Proiektuaren kontrako elegiteak ekainaren 11 arte egin daitezke eta dagoeneko hasi da inguruko udalekin bilerak egiten, babesa biltze aldera. 

Proiektuaren eskutik ezarri nahi diren zazpi haize-errota horiek, etorkizunean, zazpi parke eolikotan bilakatzeko aukerari ateak irekiko liokete, bailarako ingurunean eragin zuzena izanen lukeena. "Gure bailarak baso atlantikoetako zonaldeak dira, eta benetan galdetu beharko genioke gure buruari zer nolako energia berriztagarrien ereduak ezarri nahi ditugun, benetan berriztagarriak izan daitezen".  Haize-erroten instalazioak berak, izan ere, eskuhartze handia eskatzen du ingurunean, tartean errotak lekura garraiatu ahal izateko ireki beharko litzatekeen bidea eta bost megawaitteko potentzia elektrikoa eta 195 metroko altuera duten aerosorgailuak zutik mantendu ahal izateko lurpeko oinarria, "bi futbol zelairen tamainakoa" liratekeena. 

Parke eolikoen eragina ez da eremura mugatzen, izan ere, Alfarok nabarmendu bezala zonaldeko bailarak pasabide berdeak dira, "azken aldian erakunde publikoetatik babestea eskatzen den azpiegitura berde horietakoak", hain zuzen ere. "Bibliografia zientifikoak erakusten digu korridore migratorio garrantzitsu batean gaudela, eta gure ingurune horrek erabakigarriak direla espezie ugaritarako. Miru gorriaren kasua litzateke, adibidez, baina beste hegazti pilok ere pasabide hau erabiltzen dute euren migrazioan".  

"Ez al ditugu gure lurraldean energia berriztagarrien proiektuetarako eremu egokiagorik?", galdetzen du Alfarok. "Erantzuna da bai, Iruñeko Udalak badaki eta diagnostiko oso zehatza egin du, adibidez, bere energia beharren %76a fotoboltaikoekin ekoizteko. Baditugu gure etxeetako teilatuak, industrialdeak, kirol zonaldeak horretarako. Hori bultzatu beharra dugu. Horretan ari gara, baina bi eredu horien arteko aldea oraindik handia da". Maila burokratikoan, izan ere, proiektu eolikoek "autopista zabal bat" ireki dute azken 30 urteotan, bestelako proiektuek oraindik erdietsi ez duten muga.

Kontzientzioa gakoa dela nabarmendu du Haize Berriakeko kideak, eta horren eskutik baita herritarren erabakimena sustatuko duten komunitate energetikoena bezalako proiektuen aldeko apustu argia egitea ezinbestekoa dela ere. "Orain arte komunitate energetikoak proiektu txikien kudeaketarako proiektuak bezala atzeman ditugu, baina proiektu energetiko handiagoak kudeatzeko ere baliagarriak izan daitezke. Beste proiektu ereduekin, aldiz, merkatuen menpe gauden bezeroak besterik ez gara izango".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


2025-07-24 | Estitxu Eizagirre
Beste itzalaldi bat saihesteko eta negozio elektrikoa berpizteko dekretuari ezezkoa eman dio Espainiako Kongresuak

7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.


2025-07-02 | Garazi Zabaleta
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]


Trantsizio energetikoa deseraikitzen

Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]


Energia Berriztagarrien hedapena
Analisi bat lurra esku pribatuetan ez uztearen alde

Halabeharrez, ugariak eta askotarikoak dira Euskal Herrian energia berriztagarrien neurrigabeko zabalpenaren aurka antolatutako mugimendu, plataforma eta elkarteak, gehien-gehienak lurraren defentsan diharduten kolektibo sozial eta politikoetatik sortuak. Urriagoak izanagatik,... [+]


2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Eguneraketa berriak daude