Inkultura jantzia nagusitu da Espainiako Estatuan, eta ustezko aditu batzuek esaten digute egun batean bai eta bestean ere bai zertaz kezkatu behar garen eta zeri iritzi behar diogun; ustez jantziak diren aditu horiek erabakitzen dute gure ordez zer egin behar dugun eta zer pentsatu behar dugun. Inkultura jantzia baliatzen duten adituen adibide tipiko bat izan dugu urtarrila hasieran zendu den Arévalo izeneko umorista espainolaren kontura.
Duela 40 urte denok ezagutzen genituen, Espainiako Telebistan botatzen zituen txisteak zirela-eta ospetsu bihurtu zuten. Gasolindegi orotan aurki zitezkeen salgai haren kaseteak: umore zaharmindu eta zoldatsua zerien haren txisteei, eta Arévalo zuritzeko “bere garaikoa zela” esan duten arren, beti egiten zituen txisteak prostituta, marikoi (sic), ezindu eta adierazpen-arazodunen lepotik, sekula ez dirudun, aberats, ahaldun edo boteretsuen kontura; txiste matxista eta grazia gutxikoak ziren gehien-gehienak, errazkeriaz sortuak, umore zoldatsu eta zaharminduaren adierazgarri.
Tertulianoak ez dira benetako adituak, telebistako pulpitutik mintzo diren arren, predikua hitz dotoreekin janzten duten arren eta adierazpen kontrajarriak egiten dituzten arren
Espainiako tertulianoek, usteko aditu horiek, panegiriko bat egin diote (tira, ahalegindu dira bederen) eta haren “lorpenak” eta “txiste gogoangarriak” goraipatu dituzte; baina tertulianoak ez dira benetako adituak, telebistako pulpitutik mintzo diren arren, predikua hitz dotoreekin janzten duten arren eta adierazpen kontrajarriak egiten dituzten arren, terminologia kriptikoa eta estereotipoz betetako esaldi hutsak baliatzen dituztelarik; iritzi huts eta hutsalak janzten dituzte esaldi biribilak errepikatuz, saioa betetzeko topikoak eta estereotipoak baliatuz, eta, bide batez, pertsonaia horri buruzko irudi prefabrikatu bat emateko eta, bidenabar, pertsonaia horrengan pentsatzeko gaitasun kritikoa bazter dezagun. Eta ikusle gehienek txintik esan gabe irensten dituzte.
Rafael Chirbes idazleak aspaldi gaztigatu zigun: “Ele politak, gezurren mozorro”; eta nik gehitzen diot: inkultura jantziaren erakusgarri.
Josu Jimenez Maia, idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]