Ingurumena kaltetzen duten jarduerak salatzeko aplikazioa sortu dute

  • "Mendiak Garbi" telefonorako aplikazioa sortu du Arabako Diputazioak. Tresna berriaren bitartez ingurumena kaltetzen duten jarduerak jakinarazi ahal izango dituzte herritarrek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 01ean - 16:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Asiako liztorraren habiak, isurketa kontrol gabeak, motordun ibilgailuak baimendu gabeko lekuetan, bidezidor itxiak, seinale hondatuak edo animalia hilak ikusi dituztela adierazi ahal izango digute herritarrek" argitu dute Amaia Barredo Ingurumen Saileko zuzendariak eta Juan Felipe Seeman Arabako Mendi Federazioko lehendakariordeak. 

Aplikazio berria erraz erabiltzekoa da, eta foru erakundeak eta mendi federazioak elkarrekin sortu dute. Dena delako gorabehera telefono mugikorraren GPSaren bidez geolokalizatzeko aukera ematen du, baita erasoa atzeman orduko argazkiak eransteko ere. Android zein iOs sistemekin funtzionatzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Eguneraketa berriak daude