Klima krisiaren ondorioak agerian utzi du gure ingurumena zaintzeko ezagutzak behar direla mundua jasangarria izateko. Hezkuntza funtsezko elementua da ingurumenaren eta jasangarritasuna aldeko ekintzak sustatzeko. Izan ere, Ingurumen hezkuntza diziplinarteko alor pedagogikoa da eta bere eginkizun nagusia gizartea, naturaren eta ingurumenaren konplexutasunaz jabetzea du helburu. Baita pertsonek egungo ingurumen arazoen prebentzioan eta konponbidean ekintza aktiboa egiteko aukera ematen duten ezagutzak, balioak eta trebetasunak eskuratzea ere. Ingurumen-hezkuntzaren funtsezko puntu bat da ingurune naturalaren eta gizarte ereduaren arteko harremana agerian jartzen duela. Hortaz, heziketa prozesu bat baino gehiago da, etorkizuneko belaunaldiek ingurumenarekiko sentiberatasun handiagoa izateko bizimodu bat sortzeko oinarria pizten du gizateriaren eta bizi den ingurunearen arteko harremana hobetzeko helburuarekin.
UNESCOk nabarmentzen du ingurumen-hezkuntza bizitza osoko prozesua dela eta ikastetxeetako hezkuntza-programetan ekintza bat bezala garatu behar dela. Ikasgeletan egiten den irakaskuntza umeen adinera eta heldutasunera egokitu behar da, eta bere ikaskuntza, teorikoa izateaz gain, praktikoa, atsegina eta dibertigarria izan behar du. Ekintza horietako asko baserri eskoletan, udalerriko edozein parketan edo zentroko patioan egin daitezke. Izan ere, begi-bistaz landareak, zuhai-tzak, ibaiak, hegaztiak edo intsektuak hobeto ezagutzen dira. Baita ere, ingurumen arazoez hobeto jabetzeko aukera dago. Hala nola lantegi edo garraioek nolako kutsadurak sortzen dituzten, gas isurketak edo energia kontsumoaren bidez, uraren tratamendua araztegietan, birziklapena zabortegietan etab.
Euskal Herrian badaude ingurumen hezkuntza sustatzen diren programak Esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Agenda21 izeneko hezkuntza-zentroaren iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa. Komunitatearen parte-hartzean oinarritzen da eta udalerriaren garapen iraunkorrean esku hartzen eta elkarlanean aritzen da. Ingurumen Hezkuntzako programa den heinean, ingurumen-arazoak konpontzeko parte hartzeko ezagutzak, trebetasunak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoa garatzea helburua du. Hala ere, gabeziak batzuk antzematen dira, besteak beste ez dute herritarrak kontzientziatzen osasunerako, ekosistemarako eta gizarteko bizitzarako kontsumo frenetikoko modu jakin batzuen eraginaz. Adibidez, egungo kontsumismoak planeta nola mehatxatzen duen jakitea. Izan ere, hezkuntza curriculumek ez dituzte osotasunez islatzen gure sistema ekonomikoa eta kontsumo antolaketaren eredutik eratorritako ingurumen aztarna eta aztarna ekologikoa bezalako kontzeptua. Hortaz, pentsamendu kritikoa sustatzen duen ingurumen hezkuntza garatu beharra dago gizartean dauden problematika naturalen eta sozialen kausak ulertzeko eta aldatzeko.
Laburbilduz, Gero eta premiazkoagoa den klima aldaketaren aurkako mundu mailako borrokan Ingurumen Hezkun-tza alor aproposa da kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza sustatzeko. Fenomeno horrekin lotutako ezagutzak jasotzea lagundu egiten diete gazteei egungo gizarte ereduak eratorritako klima aldaketaren ondorioak ulertzen eta saihesteko jarduerak jorratzen. Hala ere, ingurumen hezkuntza eraginkorra bilakatzeko beharrezkoa da ingurumenaren eta baliabide naturalen narriadura eragin duten prozesu soziopolitikoen eta ekonomikoen historiaren sakona garatzea eta gizakiaren kontsumitzeko ohiturak aldatzen duen ekintzak sustatzea.
Aritza Urrengoetxea Cordovilla, irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]