#ArgiaMozalikGabe zenbaki berezia

  • Zenbaki berezia izango da ARGIAren hurrengoa. Informazio eskubidearen eta adierazpen askatasunaren aldeko eta Mozal Legearen aurkako mezuak hartuko du azala, eta barruko orrialdeetan gaiari buruzko elkarrizketa eta analisiak aurkituko ditu irakurleak.


2016ko apirilaren 11n - 18:41
Joseba Larratxeren ilustrazioa zenbaki berezirako.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Besteak beste Axier Lopez kazetariari egindako elkarrizketa plazaratuko du ARGIAk. Naroa Ariznabarreta Eibarren atxilotu zuten uneko argazkia Twitter bidez zabaltzeagatik jaso duen isunaz eta oro har, Mozal Legearen alde ilunez eta informazio eskubideaz hitz egin du Lopezek.

Zentzu horretan, ARGIAko lantaldeak erabaki du Espainiako Gobernuak jarritako isuna ez ordaintzea, Mozal Legea injustua eta informatzeko eskubidearen kontrakoa delako. Helegitea jarriko diogu Gobernu Ordezkaritzak hartutako neurriari. Erabaki horri buruzko azalpenak jasoko ditu zenbaki bereziak, baita ARGIA laguntzeko moduen ingurukoak ere.

 


ARGIA mozalik gabe kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.