ARGIAk eta HALA BEDIk kexa bana aurkeztu dugu Sindikoan eta Arartekoan, Poliziaren jarrera salatzeko

  • Iragan maiatzaren 7an eta 8an ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarion lana oztopatu zuen Poliziak Gasteizen, mehatxuak eta gezurrak erabilita. Bi hedabideok Ertzaintza eta Gasteizko Udaltzaingoaren jarrera salatu dugu Arartekoan eta Gasteizko Sindikoan aurkeztutako kexen bidez.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 25an - 13:18

Denbora tarte laburrean Polizia ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarion lana oztopatzen saiatu zen Gasteizen. Maiatzaren 7an Gasteizko udaltzain batek Olarizu etorbideko etxebizitza batean bizi zen familia batekin erlazionatutako polizia operazioaren irudiak hartzea ekidin nahi izan zion ARGIAko kazetari bati. Maiatzaren 8an, aldiz, TALKA espazio feministaren desalojoaren aurkako protesten berri ematen ari zen Hala Bediko kazetari bati trabak jarri eta telefonoa kendu zion Ertzaintzak.

Orduan iragarri bezala, bi hedabideok kexa bana aurkeztu ditugu Sindikoan eta Arartekoan Poliziaren jarrera salatuz eta erantzukizunak eskatuz. Aurkeztutako kexek Kazetarien Euskal Elkargoaren (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkartearen (EKE) babesa daukate. Kazetarien bi erakundeek maiatzean argitaratutako prentsa-oharretan “gogor” salatu zituzten Poliziaren mehatxuak “informatzeko eskubidearen aurkako ekintzak” zirela adierazita.

Kasuen gaineko balorazioa egitea galdegin zaie herritarren defendatzailearen bi erakundeei, baita Poliziak gertatutakoaren gaineko barne-ikerketarik abiatu duen jakitea ere. Halaber, edozein herritarrek espazio publikoan lanean ari diren poliziaren irudiak hartu daitezkeen edo ez argi dezaten eskatu zaie Sindikoari eta Arartekoari; ARGIAko eta HALA BEDIko kazetariek jasotako bezalako mehatxuak  ekidite aldera garrantzitsua baita legedia argitzea.

Informatzen jarraitzeko konpromisoa

Informatzen jarraituko dugu. Ez da lehen aldia poliziak informatzeko eskubidearen eta kazetarien aurka egiten duena, Euskal Herrian eta munduan. Ez da lehen aldia ARGIA eta HALA BEDIko kazetariak direna jazarriak. Iraganeko zentsura saiakeren aurrean esan genuen, eta gaur berretsi egiten dugu: informatzen jarraituko dugu.

Informazio eta adierazpen askatasunak oinarrizko eskubideak dira. Boterearen jardunari eta poliziaren lanari jarraipen kritikoa egitea, jendarte osasuntsu baten eguneroko arrunta beharko luke. Hori horrela ez den bitartean, bereziki ezinbestekoak dira gehiegikerien lekukotasuna ematen duten hedabide independenteak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude