Polizia bati indarkeria matxistaren biktima bati abusuak egitea leporatu dio Gipuzkoako Fiskaltzak

  • Bi urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak. Poliziak biktimaren etxera jo zuen dokumentu batzuk eraman behar zituela argudiatuz, eta bertan hainbat ukitze egin zizkion. Emakumea salaketa bat egitera Poliziaren bulegora joan eta biharamunean gertatu zen.

Argazkia: Argia Fototeka - Dani Blanco.

2023ko otsailaren 7an - 10:26
Azken eguneraketa: 12:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EFE agentziaren arabera, gertaera 2021eko apirilean gertatu zen, Poliziak biktimari "babes-agindu baten hausteagatik" deklarazioa hartu zionean. Ministerio Publikoaren behin-behineko akusazio-idazkiak dioenez, "bere karguko eginkizunak aprobetxatuz", polizia hurrengo egunean biktimaren etxera joan zen "dokumentu batzuk eraman behar zituela aitzakiatzat hartuta".

Dokumentuak dioenez, biktimak bere etxebizitzan sartzen utzi zion eta "bere sexu-grina asetzeko asmoz", besarkatu egin zuen eta hainbat ukitze egin zizkion. Nahiz eta emakumeak "etengabe" eskatu zion tokitik alde egiteko, erasotzaileak "behin eta berriz" jardun zuela adierazi du testuak. Azkenean, emakumearen gaitzespenaren aurrean, etxea utzi zuen arte. Gertakari honen ondorioz, Fiskaltzak dio biktimak lehendik zuen antsietatea areagotu egin zela.

Ministerio Publikoak uste du gertaera horiek sexu-abusuen delitua direla, eta, beraz, bi urteko espetxe-zigorra eskatzen dio akusatuari, eta lau urtez enplegu edo kargu publikoan aritzeko desgaitua izan dadila. Leporatzen zaizkion egitateengatik kondenatzen badute, kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, epaiketa egin ondoren zehazten den zenbatekoarekin.

Indarkeria matxistaren beste salaketa bat Euskal Herrian, eta sexu-indarkeriaren biktima kopurua handitu egin da. Euskal administrazioaren euskadi.eus atariaren arabera,  2022an emakumeen aurkako 4.591 indarkeria-delitu erregistratu ziren, 2021ean baino %14,6 gehiago.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.