Mungiako hilketa matxista salatu dute erakundeek eta eragile sozialek

  • Andina Reges Pereira de Brito Mungiako bizilagunaren gorpua aurkitu zuten astelehenean bere etxean. Ustez, bikotekideak hil du itota. Udalak ohiz kanpoko udalbatzarra egin du goizean hilketa gaitzesteko eta arratsaldean mobilizazioak izan dira.


2014ko martxoaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ertzaintza Mungiako Iturribiden, emakumea bere seme-alabekin bizi zen kalea. (Zigor Alkorta)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hil duten emakumeak 35 urte zituen eta jatorriz brasildarra zen. Ertzaintzak berehala bere bikote ohia atxilotu du, hilketaren ustezko egilea izatea leporatua.

Hilketa indarkeria matxista dela salatu dute hainbat eragilek. Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herri osoan gertatutakoa salatzeko. Emakundek ere herritarrei dei egin die kalera atera daitezen, "emakumeen kontrako edozein tratu txar onartzen ez duen gizartea eraikitzeko". Izaskun Landaida Emakundeko burua Mungian izan da gaur arratsaldean.

Udaletxearen inguruan egin dute arratsaldeko agerraldia eta ehunka herritar izan dira bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude