Iñaki Subijanak torturari buruz egindako adierazpenak “oso larriak” direla dio Egiari Zor fundazioak

  • EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari den Iñaki Subijanak tortura zerbait “koiuntural” gisa ezaugarritu du, estatuaren egituratik “kanpo” egon dena. Egiari Zor fundazioak, ordea, tortura estatuak inpunitate osoz erabili duen “bidegabekeria” dela dio.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari Iñaki Subijana / Argazkia: Maika Salguero Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari Iñaki Subijana / Argazkia: Maika Salguero

2023ko abuztuaren 31n - 09:12
Azken eguneraketa: 13:16
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zalaparta sortu dute Iñaki Subijanak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Justiziako Auzitegi Nagusiko lehendakariak, El Diario Vascon torturari buruz egindako adierazpenek. Elkarrizketan torturaren biktimak estatuaren biktima gisa izendatzearen inguruan galdetu diote, eta lehendakariak honela erantzun du: “Ez dira biktima berdinak; batzuk, ETAren biktimak dira, antolakunde terrorista baten biktimak; besteak, baina, indarkeria koiunturalaren biktimak dira, estatuaren egituratik kanpo dagoena”.

Gasteiz eta Iruñeko gobernuek argitaratu zituzten eta ia 6.000 tortura kasu biltzen dituzten dokumentuek kontrakoa adierazten dute, Egiari Zor  fundazioaren esanetan: tortura estatuak erabilitako neurria izan zela. Tortura modu isolatuan ulertzeko saiakera arbuiatu du: “Hamarkadetan tortura ukatu eta judizialki pausurik ez emateak argi uzten du estatuaren praktika sistematikoa izan zela”. Horretarako Poliziak, forentseak, hedabideak eta epaileak ezinbestekoak zirela azpimarratu du.

“Guztiak dira biktimak eta guztiak aitortu behar dira, baina maila ezberdinetan kokatzen dira”, adierazi du Subijanak. Fundazioaren esanetan, “oso larriak” dira adierazpenak, eta begi bistan uzten dute estatuek pertsona torturatuen gisa eskubideen inguruan darabilen politika.

Hona elkarrizketaren galdera-erantzunak, eta Egiari Zor Fundazioak egindako erantzuna (X bidez):

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!